Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailburua EAE-ko hiru Lurralde Historikoetako Erizaintzako Kolegio ofizialetako Presidenteekin bildu da

2015.eko azaroak 07

Erizainen preskripzioari emandako babesa berretsi du Jon Darponek

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Jon Darpón Euskadiko hiru Erizaintzako Kolegio ofizialetako presidenteekin bildu da hainbat gai jorratzeko. 

Gai nagusia erizainen preskripzioaren egungo egoera izan da. Osasuneko sailburuak erizaintzako profesionalen gaikuntza babesten duela azaldu die, bere egunean Lurralde arteko Batzordean publikoki gainerako autonomia-erkidegoen aurrean eta Ministerioari aurka eginez defendatu zuen moduan. 

Ezagutzera eman duenez, hilabeteak badira berak zuzendutako Sailak lanean diharduela Mediku zein Erizainen Elkargoekin batera. Izan ere, bere esanetan, “ezin ahantz dezakegu, inola ere ez, osasun arreta talde lana dena, non guztiok beharrezkoak garen: mediku, erizain eta gainerako osasun profesionalak; eta pazientearen interesa beti bestelako interes korporatiboen gainetik dagoen”.

Areago, Jon Darpónek zuzentzen duen Osasun Sailak Espainiako Gobernuaren Errege Dekretuaren edukiak arbuiatzen jarraitzen du Lurralde arteko Batzordean defendatutakoarekin bat ez datorrelako.

Jon Darpón sailburuarekin batera bileran izan dira Osasuneko sailburuorde Guillermo Viñegra eta Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxeberria. Bestalde, Erizaintzako Kolegio ofizialetako hiru lurralde historikoetako presidenteek ordezkatu dituzte: Hosanna Parra, Arabakoa; Maria José García Etxaniz, Bizkaikoa eta Pilar Lecuona, Gipuzkoa. 

Bilbo,  2015eko azaroaren 7a

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)