Berriak
Eu

Jonan Fernándezek memoriari buruzko politika publikoaren erronkak jorratu ditu jardunaldi baten

2015.eko azaroak 07

Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak eta GOGORAren zuzendariak parte hartu dute memoriaren kudeaketaren nazioarteko esperientziak ezagutzeko jardunaldi baten

Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusia den Jonan Fernándezek adierazi du GOGORA Institutuak aurrean dituen erronken artean, memoriaren eraikuntzan aniztasunari bide ematea dela. Honi gehitu dio, Euskadiren hurbileko historian izandako indarkeriazko gertaeren  aurrean, Institutuak hausnarketa kritiko bateratua sustatu egin behar duela. Jonan Fernandez, GOGORAren zuzendari Aintzane Ezenarrorekin batera, “Nazioarteko esperientziak memoriaren kudeaketan” izeneko jardunaldian hartu du eta memoriari buruzko politika publikoen erronkez mintzatu da.

GOGORAren egoitzan (Bilbon) izan den jardunaldi honen helburua memoriari lotutako munduko zentroen adibideak gertutik ezagutzea izan da. Horretarako, Rainer Huhle-k, Nurenbergeko Giza Eskubideen zentroaren zuzendaritzako kideak; Ricard Vinyes-ek, Kataluniako Memorial Demokratikoaren proiektua idazteaz arduratu zen Batzordearen buru izandakoak hitzaldia eman dute. Jardunaldiari Aintzane Ezenarrok eman dio irekiera.

Jonan Fernandezek bere hitzaldian gogoratu du Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutuaren sorkuntza Legeak esaten duela GOGORAK mota askotako esperientzia traumatikoen memoria kudeatu egin beharko duela.

“Konplexutasun handiko errealitatea” da hau Fernandezen ustez, nahiz eta zailtasun horretan “aukerak” agertu. Zentzu honetan, aipatu du memoriari buruzko politika publikoa bizikidetza demokratiko eta bateratzailerantz abiatu behar dela, indarkeria mota desberdinen arteko alderatzeari uko eginez. Fernandezen ustez, beharrezkoa da horretarako indarkeria mota horien hausnarketa kritiko eta autonomoa egitea diskriminaziorik eta hutsunerik gabe.

Oinarrizko arauak

Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak esan duenez, memoriari buruzko politika publikoa aniztasunean oinarria duen memorien arteko elkarrizketa askean datza.

“Elkarrizketa honek oinarrizko hiru arau behar ditu:  giza eskubideen urraketaren ezein adierazpide legitimatzaileari uko egitea;indarkeria mota desberdinekin lotutako gertaerak  baztertu ezta berdindu ere; eta onartu indarkeriazko gertaera bakoitzak hausnarketa kritikoa, autonomoa eta desberdindua behar du”, ziurtatu du Fernandezek.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @leizaolafund
    2015.eko azaroak 09

    Comentario de Twitter:
    Jonan Fernández eta GOGORAren zuzendaria, memoriari buruz jardunaldi baten. https://t.co/KChDzGdOF6 https://t.co/4yQ3TPNYRG

  • @leizaolafund
    2015.eko azaroak 09

    Comentario de Twitter:
    El secretario general para la Paz y la Convivencia y la directora de GOGORA, en unas jornadas sobre la Memoria. https://t.co/E20WQlZec8

  • @Memoriaplaza
    2015.eko azaroak 09

    Comentario de Twitter:
    [#PazConvivencia] Jonan Fernández abordó este sábado en una jornada los retos de la política pública de #memoria ➡ https://t.co/hbSr0ntMHu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rainer Huhle, Ricard Vinyes