Berriak Lehendakaritza
Eu

Urkullu: "Negoziaketarako eta elkarrizketarako aldi bat irekitzen da Katalunian"

2015.eko azaroak 09

Lehendakariak gogorarazi du 18 hilabeteko epea dagoela, gaurtik aurrera, «integrazioaren, barne-kohesioaren eta akordioaren» alde lan egiteko

Lehendakariak, Iñigo Urkulluk, baieztatu du ezen, Kataluniako Legebiltzarrak independentziaren adierazpen instituzionala onartu ondoren –aski litekeena–, «negoziaziorako eta elkarrizketarako garaia zabalduko dela». Gogorarazi duenez, Kataluniako alderdiek eta Estatuak 18 hilabeteko epea dute orain, egunerokoan «barne-kohesioaren, integrazioaren eta akordioaren» alde lan egiteko.

Hala ziurtatu du gaur, Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketa batean, Junts pel Sí eta CUPek independentzia-prozesuari hasiera emateko aurkeztutako proposamena bozkatuko den egun berean. Lehendakariari ez zaio iruditzen Kataluniaren eta Estatuaren artean «talka» dagoenik, eta orain artean Generalitateko presidente den Artur Masek joandako hauteskundeak irabazi orduko esanda zituen hitzak ekarri ditu gogora: hain zuzen, «integrazioaren, barne-kohesioaren eta akordioaren» aldeko deia egiten zuen Masek.

Urkulluk ildo horretan ziurtatu duenez, gaur azkenean adierazpen instituzionala onartzen bada, Espainiako eta Kataluniako gobernuek 18 hilabeteko epea izango dute negoziatzeko eta akordioak lortzeko. «Bide luzea dute aurrean», ziurtatu du. Nolanahi ere, behin eta berriz esan du Estatuak ezin duela gehiago luzatu Euskadirekin eta Kataluniarekin duen egoera eta estatu-ereduari dagokionez duen arazoa. «Hauteskunde orokorren ostean, halabeharrez heldu beharko dio kontu horri» azpimarratu du.

MEMORIAREN EGUNA

Lehendakariak gogora ekarri du, orobat, bihar, Memoriaren Egunean, Gogora Institutuaren inaugurazio ofiziala izango dela, eta Eusko Legebiltzarrean ere oroimenezko ekitaldi bat egingo dela. Lehendakariak PP ekimenera ez batzea deitoratu du, baina esan du aurrera jarraitzeko urratsak egingo direla espero duela berak, alderdi politikoen artean akordioa lortzeko, baita ezker abertzalearekin ere. Ildo horretatik, esan du ezker abertzalea urratsak ematen badoa ere, oraindik bidea duela egiteke.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PNV_Indautxu
    2015.eko azaroak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [ENTREVISTA] Urkullu: "Se abre un tiempo para la negociación y el diálogo en Cataluña" ➡ https://t.co/c3x5tOM72I

  • @AmebaBlue
    2015.eko azaroak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [ENTREVISTA] Urkullu: "Se abre un tiempo para la negociación y el diálogo en Cataluña" ➡ https://t.co/c3x5tOM72I

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 09

    Comentario de Twitter:
    [ENTREVISTA] Urkullu: "Se abre un tiempo para la negociación y el diálogo en Cataluña" ➡ https://t.co/c3x5tOM72I

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)