Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek bihartik aurrera eibarren Mallabia – Ondarroa eta Ermua – Donostia autobusen lineatako asteburuko ibilbidea aldatuko du

2015.eko azaroak 06

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, bihar larunbatetik aurrera, azaroak 7, Eibarren Mallabia – Ondarroa eta Ermua – Donostia (AP-8) lineatako autobusen ibilbidea aldatuko du, herriko erdigunearen oinezkoen aldietan, El Corte Ingeleseko inguruan lanak bukatu ondoren.

Asteburuetan ibilbidea ondorengo hau izango da, Eibarko erdiguneko oinezkoen aldietan:


•         MALLABIA – ONDARROA LINEA: behin Untzagako geralekua burututa (Taxi geralekuen aurrean), autobusak Ermurantz joango dira, Elgoibar noranzkoko saihesbidera sartuz Amañako biribilgune berritik. Ondoren Estazio kaletik sartuko dira eta Bidebarrieta kalera sartuko dira ohiko ibilbidearekin jarraitzeko. Hori dela eta, autobusek ondorengo geldialdia burutuko dute: Bidebarrieta eta Azitain. Kontrako noranzkoan, Ondarroatik Mallabira doazen zirkulazioentzako, ohiko zerbitzua mantenduko da.

•         ERMUA – DONOSTIA (AP-8) LINEA: behin Untzagako geralekua burututa (Taxi geralekuen aurrean), autobusak Ermurantz joango dira, Donostia noranzkoko saihesbidera sartuz Amañako biribilgune berritik. Saihesbidetik jarraituko dute Elgoibarko Urazandiko geralekuraino, eta hortik ohiko ibilbidearekin jarraituko dute. Kontrako noranzkoan (Donostiatik Ermurantz) ohiko zerbitzua mantenduko da.


Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakian, www.euskotren.es webgunean eta twiterreko @euskotrenEJGV estekan jaso dezakete.
 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko