Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Bidaia-agentzien Munduko Gailurra gaur bukatzen da Donostian

2015.eko azaroak 06
  • Atzoko Bilboko jardunaldiaren emaitza nagusia agentziek merkatuaren joera berrietara egokitu behar direla eta gero eta digitalagoa den bezeroari erakutsi behar zaiola eskaintzen dien zerbituzaren garrantzia.
  • Eneko Goia alkateak eta Itziar Epalza sailburuordeak ireki dute Gailurraren bigarren jardunaldia.

    Rafael Gallego, CEAVeko presidenteak Gailurraren amaieran adierazi du orain hile batzuk Konfederazioak IATAren kontratuaren aurkako auzi-eskea aurkeztu zuela neurrigabekotzat joten duelako eta tramitatzeko onartua izan dela

Donostiako alkateak, Eneko Goiak, eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordeak, Itziar Epalzak, ireki dute gaur Bidaia-agentzien elkarteen 3. Munduko Gailurraren bigarren jardunaldia. Gailurra, ZEAV (Confederación Española de Agencias de Viajes) eta Basquetour-Eusko Jaurlaritzaren Turismoko Euskal Agentziak antolatu dute, TABAKALERAn, Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan.

Bere hitzaldian, Itziar Epalza sailburuordeak esan du “Euskadi jomuga gaztea, azaleratzen hasi dena eta hazteko aukera handiagorekin, non tourperatzaile eta bidaia-eragileekin nazioarteko topaketa guztiz beharrezkoak jomugaren merkaturaketarako ospatzen diren, besteak beste, oraintsu ospatutako “Meet Basque Country” edota gaur bukatuko den Gailurra”.

Bere aldetik, Eneko Goia alkateak labur-labur bere hiriaren bikaintasunak aurkeztu ditu eta bertan egon direnak datorren urtean, europar kultur hiriburutzaren ekitaldietan, bisitatzera gonbidatu ditu. Goiak bere hitzaldia hiriburu donostiarrean izango den kultur ekitaldi nagusi honen azpimargarriena bildu dituen irudiekin bukatu du. 

Munduko bidaia-agentziak: merkatuaren joerak

Bidaia-eragilea aholkulari bihurtzea. Hau izan zen atzo Gailurraren 1. Jardunaldiaren mezu nagusia, merkatuaren joerei buruzko lehen ponentzian, AMADEUS IT GROUPekol Senior Vice President of Distribution den Holger Taubmann; Peter Barlow, TAANZ- Zelanda Berriko Bidaia-Agentzien Elkarteko Presidentea den Peter Barlow, eta ACHET-Turismo enpresen Txileko Elkartearen Presidentea den Guillermo Correarekin, besteak beste.

Atal honetan hiru joera azpimarratu ziren. Lehenengoa bidaia-eragilea aholkulari bihurtu behar dela eta bigarrena touroperatzaileei buruz edukia sortzearen komenentzia, bidaiariak informazio asko internetez bilatzen duelako. Azkenik, bezeroaren fidelizazioa, agentzia defendatzeko guztiz inportantea, bidaiaren gogobetetze eta kalitate maila askoz ere handiagoa delako agentzia baten bidez egiten denean. Hau horrela izaten da, batez ere, eragaileak bezeroa ezagutzen duelako eta berak esaten dueña oso garrantzitsua delako. Alde honetatik, Peter Barlow bezeroari agentziek ematen duten zerbitzuaren garrantzia, laguntza eta aholkularitza erakustearen alde agertu zen.

Mahai honetako beste partaide bat DRV-Alemaniako Bidaia-Agentzien Elkarteko presidentea, Norbert Fiebig izan zen eta kritikatu zuen Lufthansak banatzaile orokorren bidez egindako erreserbei 16 eurotako tasa bat jartzearen erabakia. Alde honetatik Fiebigek adierazi zuen berak burutzen duen elkartetik konpainia alemaniarrari aurre egiteko ahalegintzen direla.

Lankidetza-ekonomia eta Bidaia-Agentziak

SEGITTUReko presidenteak, Antonio López de Ávilak moderatu zuen lankidetza-ekonomiako enpresen eta agentzien arteko harreman berriak aztertu zituen mahaia.

Mahai honek Generalitateko Turismo Antolakuntzako zuzendariorde orokorra, Joan Abaden ikuspuntu administratiboa eta arautzailea; CEOen bi  eredu mistoen aportazioekin, Patricia Gonzálezena (Be Mate) eta Francesc Sanzwena (La Comunity), eredu garbi batena, Jaime Rodríguez de Santiago-Concharena (Country Managerra Espainia eta Portugaleko Bla Bla Car enpresan), eta bi bidaia-eragileena, Juan Del Hoyo (ATRAE) eta Frank Ostdam (Holandako ANRV). Denek bate gin zuten arlo hau arautu behar dela esaterakoan eta agentziak produktu ezberdin, bereziak eta publiko. Honetan, bai Juan del Hoyo eta baita Frank Oosdam ere, bat etorri ziren eredu berri hau agentzietarako negozio-aukera bat ere badala esaterakoan. 

IATAko bidaiarien programa: oraina eta geroa

IATAko bidaiarien programa, guztiz klabea agentzientzat, Gailurraren beste puntu garrantzitsu bat izan zen eta honetan bere presidenteordea, Aleks Popovich; ECTAAko presidentea, Lars Thykiers; ANATO eta FOLATUReko (Kolonbia), Paula Cortés; edota ASATAko CEOa (Hegoafrika), Otto de Vries egon ziren. Hemen argi geratu zen IATA eta munduko bidaia-agentzien arteko harremana desadostaunak dituela eta bi aldeen lankidetza beharrezkoa dela. Izan ere, agentzien ikuspegiaren aldetik egungo sistema eurentzako kaltegarria da, esate baterako hegazkin bileteen kobrantzari dagokionean eta egungo harremana ez dela orekatua. Bestalde, hizlari batzuk, esaterako Otto de Vriesek, eta Bidaia-Agentzien Elkarteetako Munduko Aliantzarko presidentea den Janson Westburyk komunikazio eza eta sektorea eta elkartearen artean elkarulertzeko arazoak azpimarratu zituzten. IATAk bere aldetik hitzegiteko borondatea agertu zuen.

Esperientzi-panela

Mahai-inguruen ondoren, esperientzi-panel bat garatu zen praktika egokiak eta elkarte mailan martxan jarritako proiektu berritzaileak partekatzeko asmoarekin. Dinamizatzaileak Herbehereetako, Nigeria eta Australiako Elkarteak izan ziren. Panel honetako emaitzeetariko bat izan zen agentziek euren fokoa bezeroan jarri behar dutela. Eta atzo aipatu zen bezero berri bat dagoela, beti danik digitala eta berarekin harreman erreala mantendu beharra dagoela, bere gustuak eta gogoak ezagutu nola eta zergatik erosten duenaz gain.

Bestalde, aztertutako beste gaietariko bat nola “low Cosaat” deritzonek eragina izan duten negozio ereduan, hain zuzen ere, Irlandako kasua. Puntu honetan azaldu zen nazio honetan hegazkin bileteak weben bidez baino ezin direla erosi. Hegaldi erreserbetarako kanal ezberdinak ere aztertu ziren eta konpainien aldetik duten balorazioa ere. Eta atzo azaleratu zenez, erreserba-kanalak ez dauden batere pozik prozesu fidagarriak, errazak eta eraginkorrak nahi dituztelako. Kasu honetan, bertan bildutakoek salneurrietara sarrera osoa eta argia eskatu zuten benetako alderaketa izan ahal izateko.

Gaur TABAKALERAn mahai-inguruaren gaia “Hornitzaileak eta Bidaia Agentziak aurrez aurre: Bazkideak ala Lehiakideak?” eta moderatzailea Rafael Gallego, CEAVeko presidentea izan da. Bertan, IBERIA, AVIS, AON, MSC Cruceros, MOVELIA eta NH hoteles enpresetako zuzendariak izan dira eztabaidaren protagonistak.

Azkenik, amaitzeko, solasaldi ireki bat egongo da CEAV, IATA, WTAAA eta Munduko 3. Gailur honetan parte hartu duten guztien artean.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2015.eko azaroak 07

    Comentario de Twitter:
    La Cumbre Mundial de Agencias de Viaje finalizó ayer en Donostia https://t.co/QseWqhGckb

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Eneko Goia