Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eta mozketa partziala 13:45etik 14:05era, Athletic Club eta RCD Espanyol partidua dela eta

2015.eko azaroak 06

Datorren igandean, azaroaren 8an, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – RCD Espanyol partidua dela eta. Mozketa partziala, 13:45etik 14:05era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.

Atxuritik La Casillarako 15 minutuko zirkulazioez gain, Euskotrenek Pio Barojatik Ospitalera irtengo den zerbitzu berezi bat ere eskainiko du 11:01ean eta beste bat Pio Barojatik La Casillara 11:41ean

Partiduaren irteera modu egokian egiteko, 13:45etik 14:05era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta Atxurirako eta La Casillarako tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira.

Partiduaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du. Geraleku horretatik tranbiaren zerbitzu bereziak irteten dira.

Unitate hauek geralekuetan egongo diren pertsona guztiak eramateko beharrezko lekuak eskainiko dituzte.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete edota @euskotrenEJGV twitter gunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau