Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregik Eusko Legebiltzarrean iragarri duenez, Euskal Hiria Kongresuarekin hasiko da «Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG) berrikusteko parte-hartze prozesu zabala»

2015.eko azaroak 11
  • Bilbon egingo da, azaroaren 23an eta 24an
  • Egungo LAGak 1997az geroztik daude indarrean

                                                                                                       Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 11

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik gaur goizean aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean 1997az geroztik indarrean dauden Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspena izango denaren oinarriak. Horiek aurkeztu eta eztabaidatuko dira Bilbon azaroaren 23an eta 24an egingo den Euskal Hiria Kongresuan. Ondoren, parte-hartze prozesu zabal bati hasiera emango zaio, horiek zehaztuko direna.

 

Izaskun Iriarte sailburuordea lagun, Ana Oregik gaur goizean aurkeztu du EAEko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berrikusteko oinarrizko agiria legebiltzar-batzordean. Agiri horren ardatza LAGen, lurralde-plan partzialen, lurralde-plan sektorialen eta hiri antolamendurako plan orokorren esparru juridikoa eta antolamendu-politika dira.

 

«1997an Lurraldearen Antolamendurako Gidalerroak onartu zirenetik hogei urte igaro direla, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak horiek berraztertzeko prozesu bat adostu zuen iragan uztailaren 29an; prozesu bat, hain zuzen, lurralde-antolamenduaren erronka berriei erantzungo diena, eta parte-hartze prozesu zabal batean oinarriturik eraikiko dena: erakunde publikoen, eragile sozioekonomiko eta politikoen, eta herritarren parte hartzearekin», Oregiren arabera.

 

Oregik adierazi duenez «Lurralde Antolamenduaren Gidalerroek lurralde-eredu bat zehaztu zuten, eta udal-antolamendurako orientabideen bitartez taxutzen da eredu hori espazioan, baina, batez ere, lurralde plangintza partzial eta sektorialaren bitartez, hor garatzen baitira ezarritako estrategiaren mugatze desberdinak».

 

«EAEko historia berriak etapa ugarietan zehar egindako bidea islatzen du, eta horien taxuerak gaur egungo unea ulertzeko aukera ematen digu. Soziologiaren aldetik, gaur egun nolabaiteko populazio-konstantea dugu demografikoki, joera erregresiboarekin, eta langabezia-datuetan, etab. islatzen den krisialdi ekonomikoko egoera batean», gaineratu du Oregi sailburua.

 

Lurralde- eta hirigintza-adierazleak

«Adierazleek lurralde- eta hirigintza-bilakaera neurtzeko eta lurralde politikaren plangintza egiteko aukera ematen dute. Lurralde-adierazleen arabera, EAE lurralde dentsoa eta trinkoa da, eta, lurraldea jasangarri mantentzeko, balio horiek indartu behar dira. Hiri-lurzoru kalifikatuen azalerak EAE osoaren % 6,76 hartzen du. Dentsitatea handia da, 300 biztanle/km2-ko; kalifikatutako hiri-dentsitatea, berriz, 4.444,66 biztanle/km2-koa. Lurzoru artifizializatuaren urteko batez besteko hazkundea, 2005etik, 306 ha-koa da, eta azken urteen beheranzko joera nabarmena ageri du. EAEk jarduera ekonomikoetarako eta bizilekuetarako gordetako lurzoruaren arteko oreka agertzen du, eta industriaren eta ekonomia-jardueren pisuan islatzen da hori», zehaztu du sailburuak. Euskal autonomia-erkidegoan, indarreko plangintzetan, etxebizitzak oraingo aldean % 20 gehitzea aurreikusi da, hirialdeak berriz trinkotzeko eta berritzeko joerarekin.

 

Zeharkako gaiak

Ana Oregiren iritzian, «lurraldearen kudeaketa onerako behar diren neurri estrategikoak hartzeko ezinbestekoa da metodo global, diziplina anitzeko eta sektorearteko bat. Helburu nagusien artean dago ikuspegi teoriko eta metodologiko berritzailean aurrerapausoak ematea. Horretarako, funtsezkoa da genero-ikuspegia txertatzea eta emakumeak parte-hartzaile eta gidari izatea». Klima-aldaketa, osasunaren eta lurraldearen arteko elkarreragina, kultura-ondarea eta identitatea, tartean, euskara, horiek dira kontuan hartu beharreko elementu nagusietako batzuk.

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @aingerulaguna
    2015.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [#EUSKALHIRIA] Oregi presenta las bases para la revisión de las Directrices de Ordenación del Territorio vigentes ➡ https://t.…

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    [#EUSKALHIRIA] Oregi presenta las bases para la revisión de las Directrices de Ordenación del Territorio vigentes ➡ https://t.co/0nyGc4b21r

  • @IngurumenEJGV
    2015.eko azaroak 11
  • @IngurumenEJGV
    2015.eko azaroak 11
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)