Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Hezkuntza Sailak eta Donostiako Udalak haur hezkuntza alorreko lankidetza protokolo bat sinatu dute

2010.eko abuztuak 02

Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak, Haurreskolak Partzuergoaren lehendakari bezala, eta Odon Elorza Donostiako Alkateak lankidetza protokolo bat sinatu dute gaur eguerdian, zenbait haurreskola sortarazteko eta Haurreskolak Partzuergoan sartzeko. Horri esker, Gipuzkoako hiriburuko haur hezkuntzaren lehen zikloa zabalduko da.

Erakundeen arteko elkarlan mota honen beharrizana azpimarratu du sailburuak, eta Haurreskolak Partzuergotik burutzen ari diren Etengabeko hobekuntza Planarekin kalitate eta kantitate mailan hobetu nahi dutela gaineratu du.

Halaber, Celaak adierazi du Haurreskolak Partzuergoaren helburuetako bat haurreskolak eskola publikoekin lotzea dela, komuneko ibilbideak sortuz.

Lankidetza Protokoloa

Protokolo honetan Primeko eta Antiguoko udal haurreskolak Haurreskolak Partzuergoan sartzea sinatu da, baita Donostiako Familiei zuzendutako Haur Hezkuntzako 0 eta 2 urte arteko plaza berriak sortarazteko ildo nagusiak ere bai.

Hitzarmenaren ondorioz, 2014ko irailetik aurrera 0-2 urteko eskaintza publikoa 624 plazetakoa izango da, hau da, egun baino 155 lagun gehiagorentzako lekua izango da. Halaber, Primeko, Antiguoko eta Landetxetako egungo instalazioak nabarmen hobetuko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Isabel Celaa