Berriak

Itsasaldean eta arrantzan laneko arriskuen prebentzioa ezagutarazteko ihardunaldiak

2015-11-05

Arrantza sektoreko lan arriskuen prebentzioari buruzko ihardunaldiak burutu dira Portugaleten, urriak 4 eta 5, Osalanek bultzaturik. Itxasoan eta arrantza-sektorean osasuna zaintzeko jakintza sortu eta hedatu eta lan jokabide seguru eta osasungarriak sustatzeko ekintzarik garrantzitsuetariko bat jotzen da honako ekitaldi mota. Izasku Urien, Osalaneko Zuzendari Orokorrak hasiera eman zion ekitaldiari. José Andrés Blasco Altuna, Enplegu eta Lan Sailburuordeak, aldiz, amaierako hitzak esan zituen.

Erakundeak, organismoak, lantaldeak, ontzigintza eraikuntzaren profesionalak, armadoreak, itsasoko profesionalak, neskatilak, arrantza kudeatzekoak, lan arriskuak prebenitzekoak edo sektoreko I+G+b-koak, sektorearen prebentzioaren aurrerapenetan eguneratu dira. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)