Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek hitzarmen bat sinatu dute datuak online trukatzeko

2015.eko azaroak 06
  • Herritarrek ez dute datu eta dokumenturik eman beharko hitzarmena sinatu duten administrazio publikoetako batek dagoeneko baldin baditu: eskura egongo dira, online, modu seguru eta konfidentzialean.
  • Izapideak errazteko eta denbora eta kostuak aurrezteko aukera emango du hitzarmenak, hiru urteko indarraldia izango du hitzarmenak; urtero luzatu ahalko da, modu automatikoan, eta ez du aurrekontuetan kontraprestraziorik eragingo.
  • Gaurko sinadura garrantzisko aurrerapausoa da, Jaurlaritza eta Aldundien arteko lankidetza zabaltzen du eta era berean, Aldundiek beraien artean elkarlanean aritzeko beharrezkoa den eremua sortzen du.

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, elkarri zerbitzuak eta informazioa eman, eta administrazio eta kudeaketa elektronikoa partekatzeko. Hitzarmenaren sinaduran, honako hauek hartu dute parte: Herri Administrazio eta Justiziako sailburua, Josu Erkoreka; Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren diputatua, Cristina González; Bizkaiko Foru Aldundiaren Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatua, Ibone Bengoetxea eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatua, Imanol Lasa. Ekitaldia gaur goizean izan da, Eusko Jaurlaritzak Lakuan (Gasteiz) duen egoitzan.

Horrenbestez, gutxi barru abiaraziko dute Euskadiko lau administrazio publiko horien arteko elkarreragingarritasun-sistema –datu eta zerbitzuen online trukea–. Sistemak aukera emango du paperezko ziurtagiriak eta beste frogagiri batzuk datuen transmisio elektroniko bidez ordezteko, eta trukatutako informazioaren benetakotasuna, osotasuna, konfidentzialtasuna, baliagarritasuna eta kontserbazioa ziurtauko du.

Hala, erakundearteko lankidetzari esker, herritarrei ez zaizkie zertan datuen ziurtagiriak eskatu haien izapide administratiboak egiteko. Beraz, Administrazio Publiko sinatzaileen esku dauden datuak eta agiriak ez emateko eskubidea baliatzeko aukera bermatuko zaie herritarrei.

Hitzarmen honen bidez, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek urrats bat gehiago eman dute Herritarrak Zerbitzu Publikoetara Sarbide Elektronikoa izateari buruzko 11/2007 Legearen betearazpenean. Legeak, izan ere, Administrazio Publiko guztiak behartzen ditu haietako edozeinekin harreman elektronikoa ahalbidetzera eta elkarrekin informazioa trukatzera, herritarrei izapide administratiboak egitea errazteko. 

Lankidetza hitzarmenak hiru urteko indarraldia du, modu automatikoan luzagarria eta ez die gastu edo kostu ekonomikorik ekarriko ezein alderdiri.

HERRITARRENTZAKO ONURAK

  • Herritarrei eskainitako zerbitzua hobetzea. Administrazioen arteko lankidetzari esker.
  • Administrazioen sistemen artean informazioa trukatzea. Asmoa da herritarrak ez daitezela ibili erakunde batetik bestera, batek jaulkitako agiriak bestean aurkeztu behar dituztelako edo erakunde bat baino gehiagoren aurrean eskaerak nahiz idatziak izapidetu behar dituztelako.
  • Izapide eta prozedura administratiboak sinplifikatzea. Izapide administratiboetan edo ziurtagiriak eskatzean aurkeztu beharreko agiri-kopurua murriztuko da.
  • Gardentasuna eta erraztasuna: Herritarrek ez dute jakin beharko administrazioek eskainitako zerbitzuen atzean datzan konplexutasuna; izan ere, orain arte, zenbaitetan ezinbestekoa zen zenbait izapide egiteko hori ezagutzea.

ADMINISTRAZIOENTZAKO ONURAK

  • Eraginkortasuna hobetzea: jardunbide administratiboaren eraginkortasuna areagotuko da lankidetzaren eta kooperazioaren bidez.
  • Kostuetan eta egoitzetan aurreztea: paperaren ordez agiri elektronikoak erabilita, paperezko agiriak jaulkitzeagatiko kostuak murriztuko dira, baita agiriok biltegiratzera bideratutako beharrezko espazioa ere; hala, gainera, ingurumena zaintzen lagunduko da.
  • Lan-karga murriztea: truke elektronikoaren bidez, hartzailearen kudeaketa-sistemetako datu-zama arintzen da.
  • Informazioaren kalitatea hobetzea: hartzaileen kudeaketa-sistemen informazio-zaman gerta daitezkeen akatsak ezabatzen ditu, zama hori bera automatizatu egin baitaiteke.

Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru aldundien ustetan, beharrezkoa da administrazio elektronikoa eta modu azkar eta eraginkorrean garatzea, herritarren eta administrazioen arteko harreman elektronikoak ahalbidetzeko.

BESTE ERAKUNDE BATZUEKIN SINATUTAKO HITZARMENAK

Gaurko sinadura garrantzisko aurrerapausoa da, jaurlaritza eta Aldundien arteko lankidetza zabaltzen du eta era berean, Aldundiek beraien artean elkarlanean aritzeko beharrezkoa den eremua sortzen du.

Orain arte, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko beste hamar udalekin sinatu du hitzarmen berori, hiru hiriburuak eta Txorierriko mankomunitatea barne. Eusko Jaurlaritzak hitzarmen hori Euskadiko hainbat udalerritara hedatzen jarraitzea aurreikusi du.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @josebapdh
    2015.eko azaroak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @gananzia: El Gobierno vasco y las 3 Diputaciones Forales firman un convenio para el intercambio online de datos https://t.co/Csb01JXc3H

  • @jbikandi
    2015.eko azaroak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @gananzia: El Gobierno vasco y las 3 Diputaciones Forales firman un convenio para el intercambio online de datos https://t.co/Csb01JXc3H

  • @gananzia
    2015.eko azaroak 07

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco y las 3 Diputaciones Forales firman un convenio para el intercambio online de datos https://t.co/Csb01JXc3H

  • @IngurumenEJGV
    2015.eko azaroak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [DATU-TRUKE] Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek hitzarmen bat sinatu dute datuak online trukatzeko ➡ https://t.co/PlUN5

  • @IngurumenEJGV
    2015.eko azaroak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [INTEROPERABILIDAD] El Gobierno y las 3 Diputaciones Forales firman un convenio para el intercambio online de datos➡ https://t

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 06

    Comentario de Twitter:
    [INTEROPERABILIDAD] El Gobierno y las 3 Diputaciones Forales firman un convenio para el intercambio online de datos➡ https://t.co/kNBCblg60v

  • @manycomics
    2015.eko azaroak 06

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco y las 3 Diputaciones Forales firman un convenio para el intercambio online de datos https://t.co/M3tt5zBvSf

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)