Berriak
Eu

“Berdintasuna: komunikazio- eta publizitate-estrategia aurreratua enpresetan”

2015.eko azaroak 05

2015eko Kalitate eta Bikaintasunaren Europar Astearen barruan, Emakundek  Berdintasuna: komunikazio- eta publizitate-estrategia aurreratua enpresetan  jardunaldia antolatu du gaur Euskadiko Artxibo Historikoan.

Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, azaldu du ezinezkoa dela bikaintasunaz hitz egitea empresa batean ez bada kontuan hartzen berdintasuna, eta enpresetako komunikazio eta publizitatean genero ikuspegia txertatzea guztiz beharrezkoa dela, gizarteak hala eskatzen duelako, justicia sozialarekin bat egiteko, eta baita enpresen errentagarritasunaren aldeko apustua delako.

Mercedes Bengoecheak, Alcalá de Heneraseko Unibertsitateko irakasleak, “Zer ari da erakundea alferrik galtzen komunikazioan generoa kontuan ez hartzean?” hitzaldia eskaini du. Bengoecheak gogoratu du emakumeak kontsumitzaile,langile eta zuzendari gisa kontuan hartzea beharrezkoa dela, eta haiek kontuan hartzea ez dela soilik justizia desio batek bultzatutako helburua, baizik eta ekonomia-agindu bat ere: izan ere, berdintasunak herrialdeetako hazkunde eta oparotasun tasak handiagotzen ditu, komunitatea sendotu egiten du eta enpresen etekinak hobetzen ditu. Erakunde baten kudeaketa aurreratuan, nahitaezko elementua da berdintasuna, Begoecheak azaldu duenez.

Berarekin batera, generoan eta komunikazioan espezializatutako publizista eta Begira Batzordeko kidea den Pablo Vidalek, honako hitzaldia eman du: Genero ikuspuntua duen kanpo komunikazioa: XXI. mendeko enpresen balio estrategiko eta ezinbestekoa. Besteak beste, publizitate kanpaina bat diseinatzean edota hori egingo duen agentzia bat kontratatzean enpresa eta erakundeek aldaketak egiteko jarraibideak aurkeztu dira.  Estereotipoak alde batera utzi, emakume eta gizonen arteko protagonismoa orekatu eta nesken trataera sexista ekiditea beharrezkoa dela aipatu du.

Solasaldi baten ondoren. Komunikazio eta publizitate ez sexista baterako Begira batzordearen lanak aurkeztu dituzte. Honetarako mahaian izan dira Emakundeko Programak eta Prestakuntza arloko teknikaria den Ángel Rodríguez; EHUko kazetaritza irakaslea eta Begira batzordeko kidea den Lucía Martínez Odriozola, eta Pablo Vidal.

Kode deontologikoari ekarpenak egiteko aukera dago Irekiako atal honetan.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PNV_Indautxu
    2015.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [JARDUNALDIA] “Berdintasuna: komunikazio- eEta publizitate-estrategia aurreratua enpresetan” ➡ https://t.co/9skRTFblfX @emakun…

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    [JARDUNALDIA] “Berdintasuna: komunikazio- eEta publizitate-estrategia aurreratua enpresetan” ➡ https://t.co/9skRTFblfX @emakundEJGV

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)