Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Arantxa Tapia sailburuak bidaia-agentzien munduko 3. gailurraren lehen jardunaldia inauguratu du Bilbon

2015.eko azaroak 05
  • 60 naziotako bidaia-agentzietako presidenteen aurrean, Euskadiren turismo eskaintzaren ezaugarririk nabarmenenak aurkeztu ditu eta sektoreak BPGen duen %5,8ko pisua azpimarratu du.
  • Bere aldetik, CEAVeko presidenteak (Confederación Española de Asociaciones de Agencias de Viaje), Rafael Gallegok, Euskadiren sustapenerako atzo Iñigo Urkullu lehendakaria Gailurraren inaugurazioan, Guggenheimen, egoteak duen garrantzia azpimarratu du.

Gaur goizean Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasun sailburuak, Arantxa Tapiak, CEAV konfederazioko presidentea den Rafael Gallegorekin batera, hasiera eman dio Bidaia-Agentzien Munduko 3. Gailurraren 1. Jardunaldiari, Euskalduna Jauregian, Bilbon.

Bere hitzaldian, Tapiak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak Basquetourren bidez “egun hauetan Euskadin dauden bitartekari hain inportanteei jomuga ezaguterazteko egiten dihardun lana”. Aldi berean, “euren egonaldian bidaia-agentzietako gorengo ordezkariek zuzen-zuzenean jomugaren ezaugarriak esperimentatzeko izango duten aukera, besteak beste, nortasuna eta aniztasuna” gaineratu du.

Bere aldetik, Rafael Gallegok esan du Euskadiren sustapenerako kanpoan, oso garrantzitsua izan zela atzo, Gailurraren inaugurazioan, Guggenheimen, Iñigo Urkullu lehendakaria egotea eta bere hurbiltasuna azpimarratu du. Ekitaldian izandako dastaketa gastronomikoan, lehendakariak gonbidatuekin hitzegiteko aukera izan zuen, batez ere, era honetako ekitaldi batek Euskadi bezalako jomuga batentzat duen garrantziari buruz ere.

Sailburuak, bere gaurko hitzaldian, Euskadiren turismo eskaintzaren ezaugarri nagusiak aurkeztu ditu: nortasuna, gastronomia, kultura. Eta baita bere aniztasuna ere: hiriburuak, euskal kostaldea, barnealdea eta Arabako Errioxa.

Arantxa Tapiaren hitzaldia bukatu ondoren, lehen lan-saioa hasi da “Bidaia-Agentziak Nazioartean: Merkatuaren Joerak” lelopean eta bertan, Holger Tubman, Amadeus it Groupeko Distribuzioko Presidenteorde Seniorra, Aminu Agoha (Nigeriako NANTAko Presidentea), Peter Barlow (Zelanda Berriko TAANZako Presidentea) eta Guillermo Correa (Txileko ACHETeko Presidentea), besteak beste egongo dira.

Lankidetza-ekonomia eta bidaia-agentziei buruz izango da bigarren mahai-ingurua SEGITTUreko presidenteak zuzendua eta gonbidatuak Kataluniako Generalitateko Turismo zuzendariorde orokorra eta La Comunity Founder, BlaBlaCar, BeMate.com edota Azul Marino Taldea enpresetako zuzendariak izango dira.

IATA Nazioarteko Aire Garraioetako Elkarteko banaketa-presidenteordea, Alex Ppopvich; ECTAA Europako Bidaia-Agentzietako Elkarteen presidentea, Lars Thykiers; FOLATUR Hegoameriketako Turismo Foroko presidentea eta aldi berean, ANATO Kolonbiako Agentzien elkarteko presidentea, Paula Cortés; eta CEO, Hegoafrikako Bidaia-Agentzien Elkarteko Otto de Vries izango dira hizlarietako batzuk eta IATAko bidaiairen programaren gaurkoa eta geroa aztertuko dute.

Bazkal ondoren, 15,30etan, esperientzien panelaren txanda izango da. Elkarte mailan jorratutako praktika egokiak eta esperientziak partekatzeko helburuarekin antolatuta, Holanda, Australia eta Hegoafrikako Bidaia-Agentzien Elkarteetako ordezkariek,besteak beste, suspertuko dute.

Bihar, Gailurraren bigarren jardunaldia ospatzeko kokapena TABAKALERA izango da, Donostian. Hemen, Donostiako alkateak, Eneko Goiak, eta Merkataritza eta Turismo sailburuordeak, Itziar Epalzak, irekiko dute jardunaldia. Ondoren, mahai-inguru bat eta solasaldi ireki bate gongo dira. Mahai-inguruaren gaia ““Hornitzaileak eta Bidaia Agentziak aurrez aurre: Bazkideak ala Lehiakideak?” eta moderatzailea Rafael Gallego, CEAVeko presidentea izango da. Bertan, IBERIA, AVIS, AON, MSC Cruceros, MOVELIA eta NH hoteles enpresetako zuzendariek hornitzaileen eta agentzien arteko harremanetaz eztabaidatuko dute.

Azkenik, amaitzeko, solasaldi ireki bat egongo da CEAV, IATA, WTAAA eta Munduko 3. Gailur honetan parte hartu duten guztien artean.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @OrrantiaTar
    2015.eko azaroak 06

    Comentario de Twitter:
    Irekia - La consejera Arantxa Tapia inaugura la primera jornada de la cumbre mundial de... https://t.co/UGsqNwxv8X

  • @mirenarantza
    2015.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    La consejera Arantxa Tapia inaugura la primera jornada de la cumbre mundial de asociaciones de agencias de viaje... https://t.co/fRZkfZsnWJ

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [#TURISMO] Arantxa Tapia inaugura la 1ª jornada de la cumbre mundial de asociaciones de agencias de viaje en Bilbao➡ https://t

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    [#TURISMO] Arantxa Tapia inaugura la 1ª jornada de la cumbre mundial de asociaciones de agencias de viaje en Bilbao➡ https://t.co/11RctUrQqh

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)