Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek azaroaren 8an trenen zerbitzu berezia eskainiko du Behobia-San Sebastián dela eta

2015.eko azaroak 04

Euskotrenek azaroaren 8an goizean zehar trenen zerbitzu berezia eskainiko du Lasarte-Oria/Donostia linean, BEHOBIA-SAN SEBASTIÁN lasterketa dela eta.

Tren berezien ezaugarriak ondorengo hauek dira:

IRTEERAK LASARTE-ORIATIK HENDAIARA

•    Zerbitzua jaiegunetako ohikoa izango da, trenak 30 minuturik behin eta geldialdiak geltoki guztietan.
•    Tren berezi bat egongo da Lasartetik 7:50ean irtengo da eta ondorengo geldialdiak bakarrik burutuko ditu: Lasarte, Errekalde, Añorga, Lugaritz, Donostia, Anoeta eta Irun Ficoba.

IRTEERAK DONOSTIATIK HENDAIARA

•    Ohiko zerbitzua indartu egingo da ondorengo trenekin, geltoki guztietan geldialdia burutuz Amara eta Irun Ficoba artean:  7:52an, 8:52an (Hendaia), 9:00etan eta 9:30ean. Era berean 12:00etatik 14:15era tren zirkulazioa indartuko da Amara eta Irun Ficoba artean trenak 15 minuturo izanik.
•    Ondorengo tren bereziak eskainiko dira, geldialdia Donostia, Anoeta eta Irun Ficoba geltokietan bakarrik burutuko dituztenak: 7:40an (Hendaia), 8:37an, 9:10ean eta 9:40an.

IRTEERAK ZUMAIATIK HENDAIARA

•    Tren berezi bat eskainiko da, Zumaiatik 7:41ean irtengo da, Zumaia eta Anoeta arteko geltoki guztietan geldialdia burutuko duelarik eta baita  Irun Ficoban eta Hendaian.

IRTEERAK HENDAIATIK DONOSTIARA

•    Zerbitzua Hendaia-Lasarte linean, jaiegunetako ohikoa izango da trenak 30 minuturik behin ibiliko dira, eta zerbitzua Hendaiatik irten eta Amarara joango diren bi trenekin indartuko da 10:43an eta 11:13an eta beste bat Irun Ficobatik  10:19an.

 Gainerako trenak ohiko ordutegian ibiliko dira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren www.euskotren.eus web gunean eta @euskotrenEJGV twitter gunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko