Berriak Osasuna
Eu

Paziente bati sei hilabeteko espetxe-zigorra eta 1.050 euroko isuna jarri dizkiote, Osakidetzako mediku bati eraso egin eta lesioak eragiteagatik

2015.eko azaroak 04

Bilboko Zigor Arloko 5. Epaitegiak paziente bati sei hilabeteko espetxe-zigorra eta 1.050 euroko isun bat jarri dizkio, Osakidetzako mediku bati eraso egin eta lesioak eragiteagatik, Osakidetzako Zerbitzu Juridikoek jakinarazi dutenez.

Ebazpen judizialean frogatutzat jotzen denez, 37 urteko gizon bat, iazko abenduaren 22an, medikuak Erandio Behekoko (Bizkaia) osasun-etxean duen kontsultara joan zen. Kontsultaren barruan zegoela, irainak esan zizkion, mahaian hainbat kolpe eman zituen, ordenagailua bota eta medikua indarrez bultzatu zuen. Erasoaren ondorioek medikuari 21 egunez bere lana egitea eragotzi zioten.

Osakidetzako langileak, Osakidetzako Aholkularitza Juridikoak ordezkatuta eta defendatuta, salatutako gertakariak funtzionario publiko baten kontrako atentatu-delitutzat eta lesio-faltatzat jo ditu epaileak, joan den uztailean indarrean jarri zen Zigor Kode berriko 550.1 eta 550.2 artikuluetan xedatutakoaren arabera. Hala ere, sei hilabeteko espetxe-zigorraren gauzatzea bi urtez eten dute eta epe horretan erasotzaileak beste deliturik ez egitearen baldintzapekoa izango da.

Epai honek erakusten duenez, lege-aldaketaren ondorioz, hemendik aurrera, epaiketetan atentatu-delituak egiteagatik espetxe-zigorrak ezartzea eragiten duten epaiak eman ahal izango dira.

Eraginpean dauden pertsonak defendatu ahal izateko, José Mª Armentiak, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak, profesionalak tartean harrapatzen dituzten indarkeriazko gertaera guztiak jakinaraztera eta salatzera animatu ditu, izan ere, «egunero gertatzen dena ezagutuz, gure profesionalei laguntzeko eta haiek defendatzeko beharrezkoak diren bitarteko guztiak jarri ahal izango ditugu». Ildo horretan, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak gogorarazi duenez, era berean, Gobernu Kontseiluak joan den uztailean onartu zuen Euskadiko Osasun Sistemako Pertsonen Eskubide eta Betebeharrei buruzko Adierazpenean, pazienteek osasun-laguntzarekin lotuta dauzkaten betebeharren artean, «osasun-erakundeetako langileak errespetu eta adeitasun handienarekin tratatzea» barne hartzen du.

 

Osakidetzako Profesionalen Kontrako Erasoen Behatokia

Osakidetzak daukan protokolo bati jarraiki, bere Aholkularitza Juridikoak honako hau eskaintzen du: erasotako profesionalentzako lege-aholkularitza, salaketa jartzeko laguntza eta epaiketako defentsa.  Gainera, bere jarduera akzio penala eta akzio zibila gauzatzera bideratuta dago. Lehengoaren bidez, ustezko egilea bere egintzengatik zigortzea eskatzen du; bigarrenaren bidez, berriz, eragindako kalteen ordaina.

2014an, Osakidetzako Profesionalen Kontrako Erasoen Behatokia jarri zen martxan; behatoki nagusiki teknikoa. Bere helburua egoera horiek ezagutzea eta desagerrarazten ahalegintzea da.

Behatokiaren hurrengo bileran, egungo protokoloaren berrazterketa abian jarri eta harremanetarako espazio berri bat irekitzea proposatuko da, profesionalek gertatzen diren mota horretako egoerak ezagutaraz ditzaten. Espazio hori Osakidetza garatzen ari den barne-komunikazioko estrategia berriaren ildokoa da.

 

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 4a

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @nurianm88
    2015.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: Condenado un paciente a 6 meses de prisión y una multa de 1.050 euros por agresión y lesiones a una facultativa ... https…

  • @SERPsiquiatria
    2015.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: Condenado un paciente a 6 meses de prisión y una multa de 1.050 euros por agresión y lesiones a una facultativa ... https…

  • @HUAospitalea
    2015.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    Paziente bati sei hilabeteko espetxe-zigorra eta 1.050 euroko isuna jarri dizkiote, Osakidetzako mediku bati era... https://t.co/02q8GSFMSj

  • @HUAospitalea
    2015.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    Condenado un paciente a 6 meses de prisión y una multa de 1.050 euros por agresión y lesiones a una facultativa ... https://t.co/FRMwykNvLi

  • @euenfermeria
    2015.eko azaroak 04

    Comentario de Twitter:
    Paziente bati sei hilabeteko espetxe-zigorra eta 1.050 euroko isuna jarri dizkiote, mediku bati erasotzeagatik https://t.co/qeJx5o0VJX

  • @ljimenezmendia
    2015.eko azaroak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @euenfermeria: Condenado un paciente a 6 meses de prisión y una multa de 1.050 euros por agresión y lesiones a una facultativa https://t

Komunikabideek behera kargatzeko