Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Izaskun Iriarte: «Euskal Hiria Kongresuak EAEko lurralde-estrategia eta Lurralde Antolamendurako Gidalerroak berraztertzeko parte-hartze prozesua abiaraziko du»

2015.eko azaroak 04
  • Bilbon egingo dute, azaroaren 23 eta 24an eta Norman Foster-ek emango dio amaiera.
  • Besteak beste, honako gai hauek jorratuko dituzte: «Lurralde Antolamendu berri baten bektoreak», «Herritarren parte-hartzea», «Erronka demografikoa», «Generoa eta lurraldea», «Klima-aldaketaren erronka», «Hiri ibilgarria», «Hiri finkatua» eta «Industria eremua lehengoratzea»
  • Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (LAG) Berrazterketa, ikuspegi instituzionala eta LAGak Berraztertzeko elementuak izango dira eztabaidaren ardatz.

VG 15 11 04 

Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordeak, Izaskun Iriartek, gaur goizean iragarri duenez, «Euskal Hiria Kongresuak Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde estrategia berrikusteko eta Lurralde Antolamendurako Gidalerroak berraztertzeko parte-hartze prozesua abiaraziko du. Hain zuzen, Bilbon egingo da kongresua, azaroaren 23 eta 24an».  Besteak beste, Norman Foster arkitektoak parte hartuko du jardunaldiotan, amaiera saioan zehazki.

 

Iñigo Urkullu lehendakariak, Juan Maria Aburto alkateak eta Ana Oregi sailburuak emango diete hasiera, lehen mailako aditu eta profesionalak izago dira bertan, besteak beste, honako gai hauek jorratzen: «Lurralde-antolamendu berri baten bektoreak», «Herritarren parte-hartzea», «Erronka demografikoa», «Generoa eta lurraldea», «Klima-aldaketaren erronka», «Hiri ibilgarria kontzeptua», «Finkatutako hiria» eta «Industria-eremua leheneratzea».                       Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (LAG) Berrazterketak eta LAGak berraztertzeko ikuspegi instituzionalak ardaztuko dute eztabaida.

           

Izaskun Iriarteren arabera, «1997an Lurraldearen Antolamendurako Gidalerroak onartu zirenetik hogei urte igaro direla, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak horiek berraztertzeko prozesu bat adostu zuen iragan uztailaren 29an; prozesu bat, hain zuzen, hartutako esperientzian ikasitakoak baliatuko dituena, lurralde-antolamenduaren erronka berriei erantzungo diena, eta parte-hartze prozesu zabal batean oinarriturik eraikiko dena: erakunde publikoen, eragile sozioekonomiko eta politikoen, eta herritarren parte hartzearekin».

 

«Lanean dihardugu lurralde antolamenduaren esparruan parte hartzeko kultura bat finkatzeko, eta komeni da gai batzuen inguruan gogoeta-prozesu bat irekitzea, lurraldearen ikuspuntutik: adibidez, zeharkako gaiak, hala nola, klima-aldaketa, generoa, osasuna, euskara; ingurune fisikoarekin lotutako gaiak, hala nola, erabilera-matrizea eta antolamendua eguneratzea, naturagune babestuak eta Natura 2000 Sarea, azpiegitura berdeak, ekosistemetako zerbitzuak eta paisaia; mugikortasuna, ura eta energia; landa-ingurunea; eta hiri-ingurunea, arreta berezia jarrita honako hauetan: hiria berroneratzea , metropoli-eremuak eta eraldaketa-ardatzak, hiri-hazkundearen perimetroa, bizitegien kuantifikazioa eta lurralde-jasangarritasuna jarduera ekonomikoen lurzoruan. Beraz, LAGak berraztertzeko parte-hartze prozesua abiaraziko du Euskal Hiria Kongresuaren 2015eko edizioak.

 

Ana Oregi, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua, izango da jardunaldien buru; bi egun iraungo dute, eta hirurehun bat pertsona bertaratuko dira.

 

 

Hauxe izango da programa:

 

  • Inscripción Gratuita / Aforo limitado:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/2015_euskalhiria/es_def/adjuntos/buletina%202.pdf

  • Egitaraua                                           http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/2015_euskalhiria/es_def/adjuntos/EUSKALHIRIA_WEB.pdf

 

 

Lurralde-antolamendu berri baten bektoreak Los vectores de una nueva Ordenación del Territorio Koordinatzailea Coordinadora Izaskun Iriarte, Administrazio eta Lurralde Plangintzaren Sailburuordea, Eusko Jaurlaritza. Viceconsejera de Administración y Planificación Territorial. Gobierno Vasco.

  • Bilboko Ilargi zaharra: hiriaren pasio eta Berpizkundea”. Joseba Zulaika. Euskal Ikasketen Irakaslea, Nevadako Unibertsitatea, Reno USA.
  • Antropogenoaren paisakak. Dentsitatearen goraipamena. Los Paisajes del antropogeno. Elogio de la densidad. Luis Fernández Galiano. Proiektuetako katedraduna. Madrilgo ERTSA Unibertsitate Politeknikoa. Catedrático de Proyectos ETSA Universidad Politécnica de Madrid. Miembro de la Real Academia de Bellas Artes de San Fernando

Lurralde-antolamendu berri baten bektoreak Los vectores de una nueva Ordenación del Territorio Koordinatzailea Coordinador: Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria Director de Atención a la Ciudadanía e Innovación y Mejora de la Aministración

  • Herritarren partaidetza-La participación ciudadana Elke Loeffler Gobernance International. Chief Executive
  • Erronka demografikoa- El desafío demográfico Kepa Korta Donostiako Plan Estrategikoko zuzendari-koordinatzailea Director-coordinador del Plan Estratégico de San Sebastián
  • Generoa eta lurraldea, hiri barneratzaileak eraikitzen Género y territorio, construyendo ciudades inclusivas Inés Sánchez de Madariaga Errektorearen ordezkaria Genero gaietan UPM-n eta Nazio Batuen Garapen Jasangarria Sarean aholku batzordekide, REDS, UN-SDSN Delegada del Rector para Asuntos de Género en la UPM y Miembro del Consejo Asesor  de la Red de Desarrollo Sostenible de Naciones Unidas, REDS, UN-SDSN
  • Klima-aldaketaren erronka  • El desafío del Cambio Climático Marta Olazabal Salgado BC3 Basque Centre for Climate Change erakundeko ikertzailea Investigadora en BC3 Basque Centre for Climate Change

Lurralde-antolamendu berri baten bektoreak Los vectores de una nueva  Ordenación del Territorio Koordinatzailea  Coordinador Luis Mª Petrikorena Arbelaiz Irekiaren zuzendaria Director de Gobierno Abierto

  • The Walkable City  Niklass Svensson Deputy Director of City Planning Administration. Stockholm-eko udala Deputy Director of City Planning Administration. Ayuntamiento de Estocolmo
  • Finkatutako hiria   La Ciudad Consolidada Sebastià Jornet i Forner Kataluniako Unibibertsitate Politeknikoaren irakasle elkartua Profesor Asociado de la Universitat Politécnica de Catalunya
  • Industria-eremua leheneratzeaLa regeneración del espacio industrial Francisco López Groh Hirigilea Urbanista

Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen Berrikuspena La Revisión de las Directrices de Ordenación Territorial Koordinatzailea Coordinador Martín Arregi San Bartolomé Muinoaren zuzendari kudeatzailea Director Gerente San Bartolomé Muinoa, S.A.

  • Lurralde- eta hiri-plangintza. Etapa baten Historia -Planificación Territorial y Urbana. La Historia de una Etapa Ramón López de Lucio Hiri Plangintzako katedraduna. Madrilgo ETSA Unibertsitate Politeknikoa  Catedrático de Planeamiento Urbanístico. ETSA Universidad Politécnica de Madrid
  • Industriaren Integrazioa Lurraldeko eta Hiriko Azpiegituretan  Erakunde planteamendua berrikuspenaren inguruan - Planteamiento Institucional de la Revisión Izaskun Iriarte Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordea  Viceconsejera de Administración y Planificación Territorial del Gobierno Vasco 
  • LAGak berrikusteko elementuak. Oinarrizko dokumentua  - Elementos para una revisión de las DOT. Documento Base  Elena Lete Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren zuzendaria Directora de Planificación Territorial y Urbanismo del Gobierno Vasco
  • Debate: Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko 4/1990 Legeak  ekarritako lurralde-antolamendua La Ordenación del Territorio surgida de la Ley 4/1990,  de Ordenación del Territorio del País Vasco Koordinatzailea Coordinadora Elena Lete Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren zuzendaria  Directora de Planificación Territorial y Urbanismo del Gobierno Vasco Anton Agirregoitia Plangintza idatzi duen arkitektoa Arquitecto redactor de planeamiento. Miren Askasibar Paisajista Natxo Izeta Beraetxe Aholkulari juridikoa Asesor Jurídico Idoia Garay Bizkaiko Foru Aldundia. Diputación Foral de Bizkaia Natxo Tejerina Barakaldoko Udala. Ayuntamiento de Barakaldo Jesús Mª Erquicia Eusko Jaurlaritza Gobierno Vasco

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)