Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Basque Country Logistics-en standak Europako hego-mendebaldeko euskal logistika- eta garraio-zerbitzuak sustatuko ditu Hanburgon

2015.eko azaroak 04
  • Hamburg - Intermodal Europe 2015
  • Bilboko eta Pasaiako portuek sustapen-jarduera ugari egingo dituzte Alemaniako azoka handian

VG 15 11 04

Intermodal Europe azoka, azaroaren 17tik 19ra Hanburgon, edukiontzi-garraioaren, logistikaren eta industriaren hitzordu nagusietako bat da. Bilboko eta Pasaiako portuek, bai eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak ere, Basque Country Logistics standa aurkeztuko dute, eta euskal logistikaren eskaintzari buruzko informazioa emango dute bertan; aldi berean, askotariko harreman profesionalak izango dituzte, Europako hego-mendebaldean sartu nahiz aterako diren karga berriak erakartzeko.

 

Eusko Jaurlaritzako Garraioetako sailburuordeak, Antonio Aizek, azaldu duenez, Hanburgon elkartuko dira industria ondasun eta zerbitzuez hornitzen dituzten hornitzaile nagusiak. Plataforma interesgarria da bai erakusketarientzat bai bisitarientzat, eta negozio berriak sor daitezke han, garraio intermodal eta jasangarri batean oinarriturik. Euskadik korridore atlantiko betean eskainitakoaren modukoa, alegia.

 

«Basque Country Logisticsen standa kudeaketa profesional horiek egiteko elkargune bat izango da eta, bertan, infografia interesgarri bat jarriko da erakusgai, Euskadik Europako hego-mendebaldean duen kokaleku estrategikoa azaltzen duena: penintsulara sartzeko atea da, eta munduaren gainontzekoarekin lotura ezin hobeak ditu; ezin ahaztu, orobat, gure herrialdeko industria- eta giza-ahalmena» nabarmendu du Aizek.

 

Hiru jardunaldiz, Intermodal Europek industria eta garraio intermodalaren azken berriei buruzko hainbat hitzaldi eta informazio-tailer eskainiko ditu.

 

 

Intermodal Europe 2015 40th Anniversary! Hamburg, 17-19 November 2015.

  • Intermodal Europe is the world-leading exhibition and conference for companies associated with the container and intermodal industries, and covers all areas of container, transport and logistics across road, rail and sea. The event provides an invaluable industry forum, bringing together high-quality speakers, key industry professionals and global leading exhibitors.  Intermodal Europe offers a unique opportunity to discover the products and meet the suppliers who will give you the competitive advantage in the future. Bringing the industry together since 1975.   For four decades, Intermodal Europe has been the most important business platform for professionals involved in the container, transport and logistics industry.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)