Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

723.241 euro gehiago hezkuntza laguntzako espezialistak kontratatzeko diru laguntzetarako. (2015-11-03(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko azaroak 03

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak onartu du hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatu eta 2015/2016ko ikasturtean Hezkuntza Laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzako diru-laguntzak deitzen dituen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren aginduaren aldaketa.

Agindua aldatzeak diru-laguntzetarako partida areagotzea dakar, 10.368.759 eurokoa izatetik 11.092.000 eurokoa izatera pasako baita. Diru-laguntza horiek hezkuntza-premia berezietako ikasleak integratzeko programa gehiago garatzen sustatzea dute helburu, Hezkuntza Laguntzako espezialistak kontratatzeko diru-laguntzak itunpeko ikastetxeei emanez.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak bere gain hartu du elbarritasunari edo portaeraren arazo larriei lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen inklusioaren aldeko konpromisoa. Helbidetik hurbil dagoen hezkuntza-ingurune batean "egoteko" eta, batez ere, "parte hartzeko " elbarritasun fisikoa, psikikoa eta sentsoriala edo portaeraren arazo larria duten haur edo gazteen eskubidea bermatzeko, ezinbestekoa da ikastetxeek profesional espezializatuak izatea, ikasle elbarrituen autonomiari eta irisgarritasunari lotutako premiak direla-eta egin beharreko esku-hartzean espezializatutako laguntza-pertsonala besteak beste.

Itunpeko ikastetxeetan ikasi eta parte hartzeko oztopoak kendu ahal izateko bitartekoak jarri nahi ditu Hezkuntza Sailburuordetzako Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak. Horrela kalitateko hezkuntza-erantzun egokia, haien premiei egokitua eta ohiko ingurunean, bermatu ahal izango zaie elbarritasun psikiko edo nahaste autista batengatik autonomiarekin mugitzeko muga inportanteak dituzten ikasleei, gurpil-aulkia erabili edo ez; hitz batean, maila pertsonalean edo sozialean autonomoa izateko elbarritasun edo zailtasunak dituen ikasle orori.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau