Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Bidaia-agentzien Elkarteen Mundu Biltzarrari hasiera eman dio, Guggenheimen

2015.eko azaroak 04
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Urkulluk nabarmendu du Euskadi kalitateko helmuga turistiko gisa finkatzen ari dela

Lehendakariak, Iñigo Urkulluk, baieztatu duenez, Euskadi kalitateko helmuga turistiko gisa finkatzen ari da. Helmuga hau aukeratzen duten turistek, oro har, profil kosmopolita dute, kultura maila altukoa, eta eskaintzen zaien zerbitzua estimatzen dute. Euskadiko Autonomia-Erkidegoak aurten 2,5 milioi bisitari hartuko dituela espero da; hau da, duela 18 urte Guggenheim Museoa zabaldu zenean baino bi aldiz gehiago. Hain zuzen, Guggenheim museoan bertan ari dira egunotan Bidaia-agentzien Elkarteen Mundu Biltzarra egiten.

Bidaia-Agentzien Elkarteetako 3. Gailurra mundu mailako kongresua da, 60 naziotako turismo sektoreko 150 buru bilduko dituena eta non enpresa handiko elkarte-buruek eta zuzendariek lankidetza-ekonomiari buruz, IATA Agentzien egitarauaren gaurkoa eta geroari buruz, mundu mailako merkatuan bidaia-agentzietako datozen joerak edota bidaia-agentzien papera turismo-hornitzaileen aurrean gaien inguruan eztabaidatuko duten.

Bere interbentzioan, lehendakariak turismoak jaso dituen datu positiboak azpimarratu nahi izan ditu eta esan duenez, Euskadik hartzen duen bisitari kopurua etengabe hazi da azken bost urteetan; beraz, gorabidean dagoen sektore bat da. «Euskadi helmuga gazte bat da, eta, hazteko, honako hauek zaintzen ditugu: komunikazio pertsonala, kalitateko zerbitzua eta arreta, eta helmuga paregabe, adimendun eta jasangarri baten aniztasuna» azpimarratu du lehendakariak.

Euskadiko turismoaren martxa ona agerian uzten duten zenbait datu ere gogorarazi ditu Urkulluk: adibidez, hiru bisitaritik bik helmuga paregabe eta guztiz bestelakotzat jotzen dutela, lehen erreferente gisa bertoko gastronomia-kultura nabarmenduz, eta EAEra bisitan datozenen % 90ek helmuga gomendatzen dutela.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PNV_Indautxu
    2015.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [#TURISMO] Lehendakariak Bidaia-agentzien Elkarteen Mundu Biltzarrari hasiera eman zion atzo, Guggenheimen ➡ https://t.co/cvZi

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    [#TURISMO] Lehendakariak Bidaia-agentzien Elkarteen Mundu Biltzarrari hasiera eman zion atzo, Guggenheimen ➡ https://t.co/cvZiUjCTQl

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)