Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Neikerek osasunerako onuragarriek diren omega 3 motako gantz azidoak dituzten mikroalgak identifikatu ditu euskal itsasertzean

2015.eko azaroak 02

Ikerketan bereizitako anduien %20 azido dokosahexaenoikoa da (DHA), zeintzuk ikusmenaren garapenean eta neurologikoan duen eragina dagoeneko frogatuta dago, gainera honen hartzeak hainbat osasun-arazo eragozten ditu, batez ere, edekapenezkoak.

NEIKER-Tecnalia Nekazaritza, Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea Neofood proiektua garatzen ari da, eta helburua da euskal itsasertzean omega 3 bezalako osagai bioaktibo interesgarriak dituzten itsas mikroalgen espezieak identifikatzea. Zentro teknologikoak mikroalga espezieen bilduma bat identifikatu eta isolatzea lortu du: Thraustochytrido familiakoak dira, eta lipido eta azido dokosahexaenoiko (DHA) kantitate handia dute. Ikerketa Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasunerako Sailak finantzatzen du, Elikagaien Kalitate eta Industrien Zuzendaritzaren Berriker programaren bitartez.

Elikagai funtzionalak lortzeko erabil daitezkeen konposatu bioaktiboak dira gaur egun elikagaien industriarako ikerketa arlo nagusietakoa; hori dela eta, NEIKER sektorearentzako proposamen berritzaileak ari da bilatzen. Ikerketa zentroak bereizitako anduien analisi biokimikoek erakutsi dute mikroalgek ekoizten dituzten gantz azidoen multzoan %20 DHA dagoela.

NEIKERek hautatutako mikroalgen kultibo egokia egiteko protokolo bat garatu du, non hainbat faktoreren eragina kontuan hartzen den, horien artean egonik gatz maila, nutrienteen kontzentrazioa edo nutriente mota. Kultibo mota horrek lortu daitekeen ahalik eta DHA eta omega 3 motako beste gantz azido poliasegabe gehien optimizatzea ahalbidetzen du. Gainera, espezie horien analisi biokimikoak erakutsi du elikagaien industriarako interesgarriak izan daitezkeen beste konposatu batzuk ere badaudela, hala nola ahalmen antioxidatzailea duten pigmentu naturalak edo entzima estrazelular hidrolitikoak, esaterako, lipasak, zelulasak edo proteasak.

Ikerketan bereizitako Thraustochytrido espezieak Bizkaiko Pobeña (Muskiz), Txipio (Plentzia) eta Busturia (Urdaibai) kokaguneetako paduretan egindako laginketetatik abiatuta hartu ziren.

Omega 3 duten elikagai osasungarri berriak

Neofood proiektuak, konposatu bioaktiboak dituzten mikroalgak identifikatzeaz gain, elikagai berriak sortzea ere bilatzen du, mikroalgen konposatu mesedegarrien itxura osasungarria eta sentsoriala integratuko dutenak. Omega 3 motako gantz azido poliasegabeak osasunerako ezinbesteko nutrienteak direla jotzen da. Bai komunitate zientifikoak bai elikagaien industriak aitortzen dute horiek kontsumitzea onuragarria dela, eta dietan gehitzea gomendatzen dute.

Neiker-Tecnalia, erreferentziazko zentroa lehen sektorearentzat

Neiker-Tecnalia, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea irabazi asmorik gabeko sozietate publiko bat da, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren mende dagoena. Zentro teknologikoak I+Gko helburu hauek lortzeko konpromisoa dauka: nekazaritzako ekoizpen sistemen produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea, ustiategietan kudeaketa teknologia berriak garatu eta aplikatzea, eta nekazaritzako elikagaiak eraldatzeko industriari, balio bereizgarria duten produktuei eta, oro har, kontsumitzaileei dagozkien kalitate baldintzak betetzea.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko otsailak 02

    Algo parecido a esto aparece en la playa de La Arena Zierbena-Muskiz.
    Se decía que eran unos microorganismos utilizados por Petronor para "desintegrar" el petroleo.?????

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)