Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Arantxa Tapia sailburuak Euskadiren stand turistikoa inauguratu du Londreseko WTM azokan

2015.eko azaroak 02
  • Eusko Jaurlaritza, 3 hiriburuak, Foru Aldundiak eta euskal enpresetako ordezkariekin batera, Euskadiren turismo sustapen eta merkaturaketari hasiera eman zion munduko bigarren turismo azokarik garrantzitsuenean

Gaur ireki da Londreseko WTM azoka, munduko bigarren hitzordu turistiko profesionala, Berlingoaren ondoren, eta Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasun sailburuak, Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzak-Basquetourrek hiriburu ingelesera eraman duen standa inauguratu du.

Arantxa Tapiarekin batera, Itziar Epalza Merkataritza eta Turismo sailburuordea, Arantza Madariaga Basquetourreko zuzendari nagusia, Mertxe Garmendia Turismo zuzendaria egon dira eta baita hiru hiriburuetako eta Foru Aldundietako ordezkariak eta euskal turismo enpresariak ere.

Euskadiko standak bi txoko ezberdin ditu: bat jomugaren sustapenerako non Euskadi guztiari buruzko informazioa eskainiko den azokako egun guztietan, eta beste bat profesionala, bertara joan diren 12 euskal enpresek hitzordu eta bilera komertzialak izan ditzaten enpresari britainiarrekin eta azokan dauden nazioarteko beste batzurekin.

Bere hitzaldian, sailburuak merkatu britaniarrak euskal turismoarentzat duen garrantzia azpimarratu du, bisitarien %3,3a da eta bigarren merkatu atzerritarra da, frantziarraren ondoren. Nabarmendu baita, bisitari britaniarren hazkundea azken lau urte hauetan, %15,3ko igoerarekin sarreratan eta %22,5ekoarekin gaualdietan.

Euskadira datorren bisitari britaniarra, udan etortzen da, batez ere, hiriak eta lurralde guztia ezagutzeko. Bidaia aurretiaz prestatzeko informazioa, batez ere, interneten bilatzen dute (%56ak), eta lagun eta senitartekoen bidez (%59ak).

%77ak bidaiatu aurretik erreserbaren bat egiten du, gehien bat, ostatua eta garraioarena. Eta merkatu honetako bisitari gehienak (%72) hegazkinez etortzen dira eta %16, kotxez.

Euskadik lotura onak ditu Londres eta Bilbo artean. Gaur egun, British Airways konpainiak bi hegaldi ditu egunero eta udan kopurua bikoiztu egiten da; Vuelingek hegaldi bat eskaintzen du astean lau egunetan eta Easy Jetek hegaldi bat dauka, astean sei egunetan.

Bisitari britaniarrek Euskadin, bataz beste, pertsonako eta eguneko 107,5 euro gastatzen ditu eta 4,4 gau egiten dituzte. %90ak oso ondo baloratzen du Euskadin egindako egonaldia eta opor batzuetarako gomendatuko luke.

WTM azokaren barruan, bihar goizean, Donostiako alkateak, Eneko Goiak, eta DSS2016ko zuzendariak, Pablo Berasteguik, 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren aurkezpena egingo dute prentsaurreko batean, hedabide eta enpresa britaniarren aurrean.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko azaroak 02

    Cuando en una acto del Gobierno Vasco se use la bandera autonómica, entiendo que debe estar visible y en lugar preeminente la bandera de España, según art. 4.2 de la Constitución española y ley de banderas que lo desarrolla.
    Ni en este acto ni en la foto oficial de la Consejera está, ¿por qué, Sra Consejera?.

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)