Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Espania, Eslovenia eta Lituaniaren arteko lagunarteko saskibaloi lehiaketa babesten du

2010.eko uztailak 30

 

Eusko Jaurlaritzak abuztuaren 6, 7 eta 8an Gasteizko Buesa Arena Pabilioian egingo den lagunarteko nazioarteko Lehiaketari bere babesa eman dio. Lehiaketa Turkian egingo den 2010eko Munduko Saskibaloi Txapelketarako prestatzeko egingo da eta Espainia, Eslovenia eta Lituaniako Gizonezko Seniorren Selekzio Nazionalek parte hartuko dute.

 Euskadiko Saskibaloi Federazioak sustatu duen nazioarteko txapelketa horrek Gasteizera maila goreneko hiru selekzio ekarriko ditu, are gehiago, Munduko txapelketa irabazteko faboritoetakoak dira.

 Aurten Euskal Herrian saskibaloiaren arloko ekitaldi garrantzitsuak ikusten ari gara. Otsailean Bilbon Errege Koparen finala jokatu zen; apirilean, aldiz, Gasteizen Eurokoparen Final Four-a jokatu zen; eta azkenean, abuztuaren lehenengo astean Euskadin denboraldi berezi honi bukaera emango diogu Buesa Arena pabiloian Turkian abuztuaren 28tik aurrera jokatuko den Munduko Saskibaloi Txapelketarako prestatzeko egingo den Nazioarteko Lehiaketarekin.

 Maila horretako ekitaldiak Euskadiko kirolaren antolakuntza gaitasunaren eta saskibaloia geure artean irabazten ari den garrantziaren adierazgarri dira, eta aldi berean, Euskadiko zaleei une aintzagarriak eskaini dizkien kirol honen arrakasta berresten dute.

 Europako kirolaririk onenetako batzuk elkartuko dituen Lehiaketa hau benetako jai bat izatea eta goi-mailako saskibaloiaren jarraitzaileak finkatzeko balio izatea espero dugu.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan