Berriak Osasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak 3.422 milioi euro bideratuko ditu pertsonen osasuna bermatzeko

2015.eko azaroak 05

2013-2020 aldirako Osasun Planean zehaztutako lehentasunen alde egingo du, besteak beste: osasun publikoa, ekitatea eta Osakidetzaren bidezko kalitateko osasun-laguntza

Aurrekontuak biztanleko 1.572 euroko gastua dakar: Eusko Jaurlaritzarentzat pertsonen osasuna lehentasuna den erakusgarri

 

Osasun Sailak 2016rako aurrekontuan sartutako 3.422 milioi euroek pertsonen oinarrizko beharren estaldura bermatzea eta Euskadiko ongizate-eredua eta kohesio-soziala babestea dute funtsezko helburutzat.

Hori azpimarratu du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darpónek Eusko Legebiltzarreko Ogasunaren Batzordean, bere saileko aurrekontuak aurkeztu dituenean. Bere sailak du, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzako partidarik handiena: Iñigo Urkullu lehendakariaren gobernuaren aurrekontuaren % 31,3, zehazki

 

PERTSONENGATIK ETA PERTSONENTZAKO AURREKONTUA

Izan ere, Osasun Sailaren aurrekontu-zuzkidurak pertsonekiko konpromisoa sendotu egin du, 1.572 euroko gastua egingo baitu per capita, aurreko urteko aurrekontuarekin alderatuta % 0,8 handiagoa, gainera. Zentzu horretan, Osasuneko sailburuak adierazi duenez, «Euskadin pertsonako gastua 2015ean 1.568 eurokoa izan da eta 1.572 eurokoa izango da 2016an».

Jon Darpón buru duen sailak Osasun Planean zehaztutako lehentasunen alde egingo du; besteak beste, osasun publikoaren (prebentzioa bereziki nabarmenduta), ekitatearen, (tratamenduekiko atxikidurarako laguntzei eustea nabarmenduta) eta Osakidetzaren bidezko kalitateko osasun-laguntzaren alde, hori guztia Euskal osasun-sistemaren oinarri diren funtsezko printzipioak (unibertsaltasuna, elkartasuna, ekitatea, kalitatea eta herritarren parte-hartzea) zaintzeko asmoz. 

 

OSAKIDETZA PUBLIKO, UNIBERTSAL ETA KALITATEKOARI EUSTEA

Osakidetzaren Programa Kontratuarena da, oro har, Osasun Sailaren partidarik handiena; horixe da, halaber, gehien hazi den partida: % 1,04 zehazki, 2.541 milioi eurora iritsi arte.

Osasuneko sailburuak, Osakidetzaren aurrekontu osoaren ehuneko banaketari dagokionez, halaber, adierazi du % 68,9 langileentzat bideratuko dela, % 9,5 farmaziara, % 9,3 osasun-materialera eta % 12,3 gainerako funtzionamendu-gastuetara.

Horrez gain, 2016an Osakidetzak 47,6 milioi euro izango ditu azpiegituretan eta teknologian inbertsioak egiteko; zenbateko hori honela banatuko da lurraldeen artean: % 27,3 Araban (Arabako Unibertsitate Ospitalea eta Amurrioko eta Kanpezuko osasun-zentroak); % 42,7 Bizkaian (Urdulizko Ospitalea, Basurtuko Unibertsitate Ospitalea, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea eta Zornotzako eta Miribillako osasun-zentroak eta BioGurutzeta Ikerketa Institutua); % 20,4 Gipuzkoan (Donostia Unibertsitate Ospitalea, Eibarko Ospitalea eta Alde Zaharreko eta Aieteko osasun-zentroak). Gainontzekoa, gehienbat, Osakidetzaren hainbat barne programetarako eta azken belaunaldiko osasun-materiala (angiografoak, azeleregailu bat, TAC bat, X izpi digitalak...) eskuratu eta berritzera bideratuko da.

Osasuneko sailburuak adierazi du, orobat, 2016an amaituko dela lehen mailako arreta eta ospitaleko arreta integratzeko prozesua, Araba ESI eta Arabako Errioxa ESI sortuta eta baita Urdulizeko ospitalearen irekiera ere. Esan duenez, ospitalea ez da bat-batean irekiko, baina pixkanaka- pixkanaka Uribeko bizilagunei zerbitzu hobeago bat emango zaie ospitalearen irekiera honen bitartez.

Bestalde, datorren urteko aurrekontuetan Osakidetzako langileentzat soldata igoera kontuan hartzen da azken urteetan egindako esfortzua igoera hori merezi bait du Osasun sailburuak esan duenez.

    

   OSASUN PUBLIKOAREN ALDEKO APUSTUA, PREBENTZIOA LEHENETSITA

Lehentasunezko beste esparru batean, osasun publikoan, esleitutako aurrekontu-zuzkidurak, berriz, osasuna sustatzeko eta prebenitzeko ekintzak areagotzeko balio izango du, 2013-2020 aldirako Osasun Planean ezarritakoaren ildotik; arreta berezia jarriko zaie, orobat, honako arlo hauei: elikadurari, jarduera fisikoari, tabako, alkohol eta bestelako ohiko toxiko batzuei zein izurrien zaintzari.

Hala, Osasuneko sailburuak iragarri du txertaketa-egutegia handitzeak 10,9 milioi euroko gastua ekarriko duela, % 33,8ko hazkundea beraz, era horretan txerto batzuen jarraibideetan egindako aldaketen kostuari aurre egin ahal izateko (C meningokokoaren kontrako txertoan, giza papilomaren birusaren kontrako txertoan eta umeen eta haurdun dauden emakumeentzako barizelaren kontrako txertoan, besteak beste), bai eta pneumokokoaren kontrako txertoa gehitzeak ekarritako kostuari ere.

Mendekotasunen eta osasun publikoaren zenbatekoei ere eutsiko zaie, eta 7,1 milioi euroko aurrekontua egongo da (handitu daiteke) osasun-tratamenduetarako atxikidura errazteko. Euskadi da horrelako laguntzak dituen autonomia-erkidego bakarra; hirugarren urtez jarraian mantendu ditu, gainera.        

                                  

                       EKITATEA INDARTZEAREN ALDEKO APUSTUA

Osasuneko sailburuak nabarmendu du aurrerantzean ere emango dietela kalitateko osasun-laguntza pertsona guztiei, osasuneko emaitzak hobetzearren. Ekitatea sendotze aldera, 2016ko aurrekontuan hainbat neurri gauzatuko dira Euskadin bermatuta egon daitezen osasun-zerbitzuetarako irisgarritasun unibertsala, populazio-behaketa programak (sortzetiko metabolopatiei, bularreko minbiziari eta kolon eta ondesteko minbiziari dagozkienak bereziki nabarmenduta), osasun-laguntzan generoa aintzat hartzea eta pertsonen hizkuntza-eskubideak bultzatzea osasun-prestazioen kalitatearen funtsezko faktore modura. 

Horrekin batera, Euskadin C hepatitisaren Arretarako Estrategiari ere jarraipena emango zaio, tratamenduak lehentasunen arabera jarraitu ahal izateko, harik eta paziente guztiak tratatu arte.

Bestalde, Osasun sailburuak ikerketa eta berrikuntza sanitarioa datorren urtean ere bultzatuko dela adierazi du biozientzia eta osasuna binomioa lehentasuna izango duelarik.  

        

                        KONTSUMOBIDEK LAGUNTZEI EUTSI DIE

Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak, orobat, 899.500 euro izango ditu prestakuntza-jarduerak egiteko, 955.481 euro toki-erakundeei laguntzeko eta 456.000 euro kontsumitzaileen elkarteentzat, besteak beste.

 

                 

ONDORIOZ

Hori horrela, eta Osasuneko sailburuaren hitzetan, «aurrekontu neurrizkoa, zorrotza, arduratsua eta solidarioa aurkeztu dugu. Zera du funtsezko helburutzat: euskal herritarren osasun-emaitzak hobetzea, osasun-sistema publikoaren gaur egungo egiturari eta balioei eustea, kalitateko osasun-prestazioak emanda, eta haren iraunkortasuna zaintzea».

 

  • Pertsonei lehentasuna emanez, biztanle bakoitzaren osasunera gastu publikoko 1.572 € bideratuta urtean.

 

  • Osasun publikoaren, sustapenaren eta prebentzioaren alde eginez, bereziki osasuneko desberdintasunak saihestuta eta ekitatea bultzatuta.

 

 

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 5a

 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jdarpon
    2015.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Salud del Gobierno Vasco gestionará 3.422 millones de euros para garantizar la asistencia sa... https://t.co/8fPvT6ZEP6

  • @anamarti4
    2015.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [AURREKONTU OROKORRAK] Osasun Sailak 3.422 milioi euro bideratuko ditu pertsonen osasuna bermatzeko ➡ https://t.co/ccEk07ugxV

  • @HUAospitalea
    2015.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak 3.422 milioi euro bideratuko ditu pertsonen osasuna bermatzeko https://t.co/N9zau4n4EZ

  • @HUAospitalea
    2015.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Salud del Gobierno Vasco gestionará 3.422 millones de euros para garantizar la asistencia sa... https://t.co/DSnYKw5YdR

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [AURREKONTU OROKORRAK] Osasun Sailak 3.422 milioi euro bideratuko ditu pertsonen osasuna bermatzeko ➡ https://t.co/yZfLOqBrKW

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    [AURREKONTU OROKORRAK] Osasun Sailak 3.422 milioi euro bideratuko ditu pertsonen osasuna bermatzeko ➡ https://t.co/yZfLOqBrKW

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)