Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak 2016rako aurrekontuan % 1,46ko igoera proposatu du

2015.eko azaroak 04
  • Kontuetan pertsonei begira dauden jarduerak pisu handia izango dute, prestazio sozialak betearazteko eta enplegua suspertzeko asmoarekin
  • Datorren urtean, enpleguko politika aktiboen kontu-sailari aurten baino diru gehiago dedikatuko zaio

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu ditu gaur 2016rako Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailaren aurrekontua. Aurten baino 15.217.752 euro gehiago aurreikusi dira, bereziki arrisku gehien pairatzen duten sektoreei erantzunak emateko prestatutako kontuetan.

Sailburuak azpimarratu duenez, 2016an, nahiz eta ekonomiaren hobekuntza antzematen hasi den eta tendentzia hori mantentzea espero den, “milaka pertsona egoera larrian jarraituko dute”, eta, ondorioz, erakundeen sostengua behar izango dute. Horregatik, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren arlo ezberdinetatik pertsonei zuzendutako jarduerak burutuko dira datorren urtean ere, Toña berak nabarmendu duenez.

Beste arlo batzuen artean, Toña Sailburuak aurkeztutako aurrekontua zenbait jardueren diru-kopuruaren beharra asetzeko asmoarekin sortu da: besteak beste: Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE), Etxebizitzako gastuetarako Prestazio Osagarria (EPO), edota Gizarte-larrialdietarako Laguntzak (GLL). Gainera, 2016an bi jarduera berriei erantzun beharko zaie: Etxebizitzaren 3/2015 Legeak, ekainaren 18koa, markatzen duen etxebizitzarako prestazio ekonomikoa berria eta urriak 6ko 185/2015 Dekretuak ezartzen duen Gizarte Zerbitzuen euskal sistemako Prestazioen eta Zerbitzuen Kartera eta Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak adostutakori erantzunez, fondo bat sortzeko kontu-saila sortu. Fondo horrek Euskal Autonomi Erkidegoko Udalerriei 2016an zerbitzu ezberdinak aurrera ateratzeko bermea eskainiko die.

Horregatik eta fondo hori sortzeko aginduari erantzunez, dekretuak ezartzen duen bezala, 7.040.000 euro zuzenduko dizkio Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak 2016ko aurrekontu hauen bitartez. 10 milioi euroko fondoa sortzeko falta den dirua, hiru Foru Aldundiek osotu beharko dute, eurek ere fondoari eskainiko dizkioten kontu-sailen bitartez.

Guztira, 2015eko Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren aurrekontua, lehenego kapitulua kontutan hartu gabe –pertsonal-gastua kenduta- 1.040.859.181,00 eurokoa izan zen. Aldiz, 2016rako prestatu den aurrekontua 1.056.076.933,00 eurokoa izango da. Bien arteko aldea beraz 15.217.752,00 eurokoa da, edo % 1,46koa.

Hamar programa 2016an

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak hamar programa desberdin burutuko ditu datorren urtean dituen betebehar guztiak garatzeko.

1)    3111- Gizarte politikak eta enpleguaren egitura eta euskarria. Kabinetearen eta Komunikazio eta Zerbitzuen zuzendaritzak osatuta, 4.279.401euroko aurrekontua du. Programa honen bitartez gainera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua administrazio-erakunde autonomoa finantzatzen da.

2)    3112-Lana. Programa honetan 1.200.000 euroko beherakada aplikatu da, 2015ean 16.376.761 eurokoa zelako eta datorren urtean 15.176.761 eurokoa izango delako (-7,33%). Alde hori, batez ere, Hauteskunde Sindikalen Batzordea, Batzorde Territorialak eta Inspekziokoak diruz laguntzen duen araudiaren aldaketan datza. Gainera, OSALAN erakunde autonomoaren finantzaketan ere milioi bat euroko aldea dago. 2015ean, 12.916.206 euro dedikatu ziren lekuan 11.916.206 euro eskainiko zaizkio 2016an. Kasu honetan, diruzaintzaren soberakinan datza aldea.

3)    3121-Gizarteratzea. Gizarte-larrialdietarako Laguntzak jasotzen duen sail honek ez du aldaketarik izango aurrekontuari dagokionez. Gainera, Lanbide erakunde autonomoaren finantziaziorako ere erabiltzen da.

4)    3122-Inmigrazioa. 3.761.401 € zuzenduko dira programa honetarako, 2015eko kantitate berbera.

5)    3123-Gizarte Zerbitzuak. 23.784.253 euro zuzenduko dira 2016an, hau da, 2015ean baino 6.732.000 euro gehiago (% 39,5a). Programa honen bitartez gorago azaldu den Prestazioen eta Zerbitzuen Karteraren fondo berria eratuko da.

6)    3124- Familia eta Komunitate Garapenerako Politikak. Kontu-sail honetan ez dago aldaketa nabarmenak. Aldea, 15.251 eurokoa izango da, 62.486.624 euroko aurrekontu batetik 62.471.373 eurokora pasatuko delako 2016an.

7)    3211-Enplegua. Programa honen barruan Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako zuzendaritzak duen kontu-saila azpimarratu behar da. 27.720 euroko igoera izango du programak guztira. 2015ean, 431.727 euro jarri ziren lekuan 2016an 459.447 euro dedikatuko zaiolako. Aldea % 6,4koa da beraz.

8)    3231-Formazioa. Programa honen bitartez Lanbideren ekintza ezberdinak finantzatzen dira, aurrerago azalduko denez.

9)    3212 Gizarte Ekonomia. Aldaketarik gabe, programa honetan 3.250.546 euroko gastua aurreikusi da.

10)4312-Etxebizitza. Bere osotasunean, programa honi zuzendutako aurrekontua % 2,04an handitu da: 2015ean 96.700.332 eurokoa zen eta 2016an  98.670.751 eurokoa izango delako (1.970.332 euro gehiagoko aldea). Zehaztapen kontsolidatuetan, eta erakunde publikoen gastu zein inbertsio ahalmena kontutan hartuz, guztira aurreikusi den gastua 2016. urtean 266,7 milioikoa izango da. 2015ean aldiz, 249,4 milioikoa izan zenez, 7,3 milioi euroko aldea dago (% 2,9a).

Lanbide

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua administrazio-erakunde autonomoaren finantzaketa lau programa hauen bitartez burutzen da:

1)            3111- Gizarte politikak eta enpleguaren egitura eta euskarria, 13.042.758 euro.

2)            3121-Gizarteratzea, 472.057.516 euro.

3)            3211-Enplegua, 225.842.914 euro.

4)            3231-Formazioa, 111.279.812 euro.

Administrazio Orokorretik zuzendutako finantzaketa % 0,98an handituko da datorren urtean. 2015ean 814.207.000 euro aurreikusi ziren eta 2016an a 822.223.000 aurreikusi dira.

Lanbide administrazio-erakunde autonomoaren finantzaketa Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren aurrekontuaren % 77,46a suposatuko du 2016. urtean, lehenengo kapitulua kontutan hartu gabe.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PNV_Indautxu
    2015.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [PRESUPUESTOS] El Dpto de Empleo y Políticas Sociales incrementa en un 1,46% su presupuesto para el ejercicio 2016 ➡ https://t

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    [PRESUPUESTOS] El Dpto de Empleo y Políticas Sociales incrementa en un 1,46% su presupuesto para el ejercicio 2016 ➡ https://t.co/jzCS8fP706

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)