Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak 437,5 milioi euroko aurrekontua kudeatuko du, 2015ekoa baino % 2,3 handiagoa

2015.eko azaroak 04

 

 

  • Sailak jarduera eta enplegua sortzera bideratutako programei eta neurriei eutsiko die, batik bat, sektore industrialari lotutakoei.

 

  • Industria Sailburuordetzaren aurrekontua 8 milioi euro handiagoa izango da; beraz, guztira, 104 milioi eurokoa izango da, eta 144 milioi euroko aurrekontua izango duen teknologiaren sailburuordetzako politikekin indartuko da.

 

  • Hiriburuetako merkataritza-planak eskualdeetako hiri garrantzitsuetara zabaltzen hasiko dira, Irunera, Getxora edo Barakaldora esaterako.

 

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailaren aurrekontua aurkeztu du Arantxa Tapiak sailburuak. Guztira, 437,5 milioi euro izango ditu sail horrek, hau da, iazko aurrekontu-proiektua baino % 2,3 gehiago.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetzak izango du aurrekonturik handiena, 144 milioi eurokoa. Gehienbat industriara bideratutako teknologia-programak kudeatzeko izango da. Aipatutako programa horietan Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Berrantolamenduari buruzko Dekretuan ezarritako irizpide berriak aplikatuko dituzte, gainera.

Programa horien 2016ko deialdiek hainbat urterako aurrekontu-sailak izango dituzte, hain zuzen ere: Hazitek programak, 67,9 milioi eurokoa; Emaitek programak, 27,4 milioi eurokoa; Elkartek programak, 24 milioi eurokoa eta Berrikertu programak, 2,2 milioi eurokoa.

Aurreko urtearekiko aurrekontu-igoerarik handiena Industriako sailburuordetzak izango du, 104,2 milioi euroko aurrekontua izango baitu, 2015eko baino 8 milioi euro handiagoa.    

             

Nabarmentzekoa da garapen industrialari laguntzeko tresnak mantenduko direla. Hala ere, bada berritasun bat: 9 milioi euroko aurrekontu-sail izendun bat izango du aurten INDARTU programak, inbertsio industrialei laguntzeko eta enplegua sortzeko gune behartsuetan, esaterako, Ezkerraldean (Bizkaia) eta Oiartzualdean (Gipuzkoa).

Nazioartekotze politikari dagokionez, enpresarako sustatutako programa guztiei eutsiko zaie, 26,2 milioi euroren bidez, baita nazioartekotze 470 beken deialdiari ere. Hala, beka horietarako, guztira, 6 milioi euro bideratuko dituzte.

 

Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzak 41,8 milioi euroko aurrekontua izango du: 28,2 merkataritzarako eta 13,5 Euskadi sustatzeko eta turismoaren sektorea hobetzeko.

Alderdi berri gisa, aipatzekoa da hiru hiriburuetako merkataritza-plan estrategikoak eskualdeetako hiri garrantzitsuenetara zabalduko direla, adibidez, Irunera, Barakaldora eta Getxora.

Fitur, Berlin eta Londresko turismo-azoka profesionaletan parte hartuko da eta Britainia Handian zein Estatu Batuetan sustapen-ekintzak egingo dira.

Azkenik, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak 129,3 milioi euroko aurrekontua izango du.

Arrantza Zuzendaritzak izango du aurrekonturik handiena iazkoarekin alderatuz gero. Hala,14 milioi euroko aurrekontu bat izatetik 16 milioi eurokoa izatera pasako da. Igoera hori arrantza-sektorea hobetu eta modernizatzeko izango da, baita sektore horretako ikerketarako eta berrikuntzarako ere.

18,4 milioi euro landa-eremua eta itsasertza garatzeko neurrietarako izango dira; 7,6 milioi euro Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzarako eta 35,5 milioi euro Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)