Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ingurumen eta Lurralde Politikako 2016ko aurrekontua 671,4 milioi eurokoa da, iazkoa baino % 0,2 handiagoa.

2015.eko azaroak 04
  • 350,5 milioi euro euskal Yrako bideratuko dira, 23 milioi metroaren hirugarren linearako eta 116,5 milioi euro Euskotrenerako eta trenbide-, tranbia- eta metro-sare propiorako
  • 36,5 milioi euro ingurumenaren eta uraren kalitaterako, eta Urumean, Ibaizabalen eta Nerbioi Garaian, Zadorran eta Busturialdean hartuko da esku
  •  3,6 milioi euro lurralde-antolamendurako eta paisaiarako, Lurralde Plan Partzialen aldaketa eta LAGen berrikusketa barne 
  • Aurrekontuetan, halaber, 8 milioi euro bideratuko dira Pasaiako badia berroneratzeko, hiru urtetan banatuta
  •  3,1 milioi euro ekosistemak zaintzeko bideratuko dira, eta ia milioi erdi bat Txingudiko badia berroneratzeko eta Hendaia/Irun/Hondarribia arteko bidegorria sortzeko
  • Kontuotan, halaber, metroaren 3. linean Etxebarri/Matiko zerbitzua eta ekipatzea ere aurreikusten da; Herrera Altza tarte berria eta geltokia egingo dira, Donostialdeko pasantearen proiektua amaituko da eta Gasteizko tranbia  zabaltzeko lanak hasiko dira.
  • Sailaren aurrekontuetan, 11,1 milioi bideratuko dira euskal titulartasuneko portuetan mantentze- eta hobekuntza-lanak zein jarduketak egiteko

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak 671.413.000 euro izango ditu datorren urtean –iazko kontuetan baino % 0,2 gehiago–, Ana Oregi sailburuak gaur goizean Eusko Legebiltzarrean aurkezturiko aurrekontuaren arabera.

Ana Oregi sailburuak Legebiltzarreko batzordean azaldu duenaren arabera, datorren urteko inbertsioen % 80,3 «Euskadiren garapen ekonomikoa eta jasangarria sustatzeko» izango dira. «Lurraldea antolatzeko, ingurumena zaintzeko, klima-aldaketaren kontra egiteko eta garraio-logistikak eta -plataformak garatzeko urterik urte egiten ditugun proiektuez gain, honako lan hauek nabarmenduko dira 2016an: Pasaiako badia berroneratzea, Bilboko metroaren III. linea ekipatzeko lanak (urte amaiera baino lehen jarriko dute martxan), Gasteizko tranbia unibertsitateetara eta Salburuara hedatzea eta urekin lotutako jarduketak egitea Oionen eta Nerbioi Garaian», jakinarazi du Oregik.

«Aurrekontu-proiektuak oso kontuan hartu du jasangarritasunaren printzipioa, egingo diren lan guztietarako» gaineratu du. «Europar Batasunak markatutako ildo beretik, klima-aldaketaren eraginei aurre egiteko estrategiari helduko diogu, eta uraren alorrean lanean jarraituko dugu, batez ere, Euskadiko hainbat puntutan uholdeak saihesteko. Halaber, Lurraldea Antolatzeko Gidalerroak eguneratuko dira espazioen erabilerak berriro definitzeko, pertsonak eta merkantziak garraiatzeko sistemak garatuko dira intermodalitate egonkor bat sustatuta, eta, azken txanpan, txartel bakarra bultzatuta», gaineratu du.

Aurrekontu-programen artean, euskal trenbide-sare berriari (Y) dagokionak izango du inbertsio handiena (350.529.697 euro; aurrekontuaren % 52,2 alegia); ondoren Trenbide Garraioaren Azpiegitura eta Kudeaketari dagokiona dator (221.542.810 euro), % 33 handituta.

Lurralde-antolamenduari dagokionez, berriz, 1.257.400 euro bideratuko dira lurraldea antolatzeko eta hirigintzarako, 929.200 euro lurralde-informaziorako eta 4 milioi Pasaiako badia berroneratzeko, azken hori 3 milioiko eta miloi bateko konpromisoarekin 2017rako eta 2018rako, hurrenez hurren.

Ana Oregik adierazi du «ingurumen-politika arduratsua» sustatuko dela, ingurumenari zuzenean 3.133.150 euro eskainita ekosistemak zaintzeko (KBEak, lurralde-zaintzak, ingurumen-leheneratzeak, Txingudiko Gidaplana, etab.); 36.562.630 bideratuko dira ingurumen-kalitatea hobetzera (URA, airearen kalitatea, lurzoru kutsatuak, etab.); 380.250 euro baliabideak eta hondakinak modu jasangarrian kudeatzera; 6.427.119 erantzunkidetasun publiko-pribatura (nazioarteko programak, udalentzako diru-laguntzak, Agenda 21, ikastetxeak, boluntarioak, enpresak, ingurumen-zentroak, etab); 1.004.000 ingurumen-administrazioa bizkortu eta sinplifikatzera (ikuskaritzak, izapide telematikoak eta ingurumen-prozesuen hobekuntzak). Ihobek 8.583.000 euroko aurrekontua izango du: horietatik, Sailak 7,4 milioi ematen ditu; gainerako 1,1 Ihoberen beraren diru-sarreretatik datoz. URAk 38.746.178 euro izango ditu eskuragarri.

AnaOregi sailburuak adierazi du intermodalitatearen aldeko apustuarekin jarraituko dela, «bai pertsonentzat, bai merkantzietarako». Garraio Sailburuordetzak 599.556.000 euroko aurrekontua izango du; horietatik 350.530.000 euskal Yrako izango dira; 221.543.000 trenbide-garraiorako, 6.273.000 garraioa antolatzeko, eta 21.210.000 EAEk kudeatzen dituen hamabost portuetarako.

739.780 euro, mugikortasun jasangarria sustatzeko; 2.065.000, pertsonak eta merkantziak garraiatzeko politiketarako; 565, sektoreari laguntzeko; 255.000, aireportuak garatzeko; 1.140.015, plataforma logistikoetarako; 147.213, bide-azpiegiturak sustatzeko.

Trenbide-azpiegituretako jarduketa nagusiek 68.597.666 euro bideratuko dizkiete trenbideei (Arasur, tranbia-programa, ETS finantzatzea, proiektuak eta besterentzeak). Bilboko metroari 61.950.000 euro emango dizkio Sailak; trenbide-sare berriari 10.920.000 euro, eta euskal Y´ak, berriz, 350.529.697 euroko kudeaketa-kreditua izango du, ondoren kupotik deskontatzeko. Euskotrenek 116.548.780 euro izango ditu, eta 36,86 milioiko inbertsioak egingo ditu metroaren 3. linearako, hain justu, tren berriak kontratatzeko eta zaharrak berritzeko. Era berean, Donostialdeko metrorako 2 tren egiteko konpromisoa hartuko da, eta 7 tranbia egingo dira Gasteizen eta Bilbon aurki egingo diren zabaltze-lanetarako (unibertsitateetara eta Etxebarrira, hurrenez hurren).

Portuetako azpiegituretarako 11.129.821 euro izango dira, hain justu, mantentze-lanetarako, kudeaketarako, obretarako eta proiektu berrietarako. EKPk kudeatzen dituen kirol-portuetarako, berriz, 4.897.059 euro izango dira.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @OrrantiaTar
    2015.eko azaroak 06

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El presupuesto de Medio Ambiente y Política Territorial para 2016 es de 671,4 millones... https://t.co/pPIWTu24QX

  • @Beaz_Bizkaia
    2015.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [AURREKONTU] Ingurumen eta Lurralde Politikako 2016ko aurrekontua 671,4 milioi €koa da, iazkoa baino %0,2 handiagoa➡ https://t.…

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 04

    Comentario de Twitter:
    [AURREKONTU] Ingurumen eta Lurralde Politikako 2016ko aurrekontua 671,4 milioi €koa da, iazkoa baino %0,2 handiagoa➡ https://t.co/JuP10SwRly

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)