Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlartitzak bat egin du Argentinako Macachingo Euskal Etxearen, Munduko Euskal Etxe handienaren, presidente Iñaki Unamunoren omenaldiarekin

2015.eko azaroak 02
  • Unión Vasca-Euzko Alkartasuna izeneko euskal zentro hori 1959an jaio zen, euskal gizataldeak biltzeko asmoz, eta, gaur egun, munduko handiena bihurtu da.
  • «Euskal Aste Nazionala»ri itxiera emateko ekitaldian egin dute haren lanaren aitormena. Argentinan urtero ospatzen da «Euskal Aste Nazionala», euskal kulturaren balioak gogorarazi eta mundura proiektatzeko.

Honako hauek osatu dute Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza: Eusko Jaurlaritzako eledun eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak, Josu Erkorekak; Kanpo Ekintzarako idazkariak, Maria Ángeles Elorzak; Kanpoan den Euskal Komunitatearen zuzendariak, Asier Vallejok, eta Euskadiren Argentinako (Mercosur) ordezkariak, Sara Pagolak. Euskadira itzuli dira dagoeneko, Euskal Aste Nazionala euskal diasporarekin ospatzeko Argentinara egin duten bidaia amaitu ostean.

Argentinan urtero ospatzen da Euskal Aste Nazionala; herrialdean erregistratutako 84 euskal etxeetako batek antolatzen du, txandaka. Argentina eta Uruguaitik datozen milaka pertsona elkartzen dira bertan, beren euskal jatorria ospatu eta partekatzeko. Aurtengo parada honetan, parte-hartzaileek gorazarre egin diote Iñaki Unamunori, Macachíngo euskal etxeko presidenteari, bihotz-bihotzez egin ere. Euskal etxe horixe da Euskal Aste Nazionalaren anfitrioi eta antolatzailea, eta Eusko Jaurlaritzak bat egin du haren lanaren aitortzarekin.

Iñaki Unamunori bere lanaren omenez egindako ekitaldietan, Eusko Jaurlaritzako eledun eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak hitz batzuk eskaini dizkio, eta aurreskua dantzatu dio, Eusko Jaurlaritzak, euskal etxe garrantzitsu horren buruan egin duen lanagatik, adierazi nahi dion esker onaren eta begirunearen seinale.

Macachíngo «Unión Vasca-Euzko Alkartasuna» Euskal Etxea 1959an proiektatu zen, José León Chapartegui, Felipe Zubizarreta eta Ignacio Garmendiaren ekimenez. Euskal gizataldeak biltzea zen asmoa, euskal kultura zaintzea eta hedatzea eta herri kirolak egitea, bai eta bestelako jarduera batzuk ere, esaterako, euskal dantzak eta sukalde tradizionala.

Gaur egun, euskal etxe horrek kokagune estrategikoa du udalerri horretako erdigune geografiko eta sozialean, eta munduko euskal zentrorik handiena da.
Panpako probintzia Argentinako Errepublikako 23 probintzietako bat da. Herrialdeko erdigune geografikoan kokatua, historikoki euskaldunekin lotura handia izan duen lurralde bat da. Hiru euskal etxe daude probintzia horretan: Macachíngo Unión Vasca-Euzko Alkartasuna, Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxea, eta General Achako Euzko Txokoa.

BIDAIA OFIZIALAREN AMAIERA

Euskadira itzuli aurretik, Eusko Jaurlaritzako eledun eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak baieztatu du harro sentitzen dela Argentinan milaka pertsonak herrialde horretan euskal balioak eta kultura mantentzeko egiten duen lanagatik. Munduan, herrialde horretan daude euskal ondorengo gehien: jotzen denez, Argentinan bizi direnen % 10ak euskal abizenen bat du.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko azaroak 03

    Sinceramente agradecido a los Vascos por lo que han brindado al pueblo Macachinense.
    Es de destacar ,que no solo descendientes Vascos concurren a las actividades que el centro proyecta, sino también descendientes de Gallegos, Italianos, Alemanes, etc...
    Argentina a acogido a miles de inmigrantes que huían de las guerras en Europa sin discriminación alguna y esto a quedado reflejado en el Centro Vasco.... todo el mundo es Bienvenido. Perez Mariano.-

  • @markazenave1
    2015.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno vasco se suma al homenaje a Iñaki Unamuno, presidente de la euskal etxea... https://t.co/DUQcPpf9a4

  • @HelenaLopez81
    2015.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Aurresku para reconocer el trabajo y la labor de Iñaki Unamuno @Gob_eus https://t.co/M8wTzDsinh https://t.co/xYO0FDhRnI

  • @jerkoreka
    2015.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    Aurreskua, euskal etxe garrantzitsu horren buruan Iñaki Unamunok egin duen lana eskertzeko https://t.co/qOoztJEy8q

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Aurresku para reconocer el trabajo y la labor de Iñaki Unamuno @Gob_eus https://t.co/M8wTzDsinh https://t.co/xYO0FDhRnI

  • @jerkoreka
    2015.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    Aurresku para reconocer el trabajo y la labor de Iñaki Unamuno @Gob_eus https://t.co/M8wTzDsinh https://t.co/xYO0FDhRnI

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)