Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ana Oregi Baionako Merkataritza Ganberaren Hondarra dragaren bataioan izan da

2015.eko urriak 31
  • Itsasontziak 400.000 m3 hondar eta lohi tratatuko ditu, batez ere, Angeluko hondartzetara itzuliz
  • Lapurdiko ibai-portuaren kanalak nabigagarri mantentzeko erabiliko da, «ondo neurtutako jasangarritasuneko jarduketa batean».
  • Inbertsioa 14 milioi eurokoa izango da: horietatik, Europako Batzordeak 2,5 milioi finantzatu ditu –guztizko gastuaren % 17,91–, eskualde-garapenerako funtsaren barruan

 

Baiona 15/10/31

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak, Ana Oregik, Hondarra harea-draga bataiatzeko zeremonian parte hartu du gaur goizean. Hain zuzen, Aturri ibaiaren ahoan eta Baionako portuan sakonera mantentzeko lanetan arituko da draga.

 

Alain Rousset Akitaniako presidentea eta André Garreta Baionako Merkataritza eta Industria Ganberako presidentea izan dira ekitaldi buru; bertan, zera azpimarratu du Ana Oregik: «Muruetako ontziolak eraiki du itsasontzia, eta Ganberak Lapurdiko ibai-portuaren kanalak nabigagarri mantentzeko asmoz erosi ditu, ondo neurtutako jasangarritasuneko jardun batean».

 

Hondarra itsasontzia azken belaunaldiko draga sofistikatu bat da eta 1.300 metro kuboko edukiera du. Dragatze-ponpa bat duen xurgatze-hodi baten bitartez egiten du lan, baita garabi zalidun batekin ere. Itsasontziak 61,80 metro ditu luzeran, 4,20 metro sakoneran, eta hamaika korapiloko abiadura har dezake.

 

Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak, Lapurdiko hiriburuko portuaren kudeatzaileak, erosi du itsasontzia, munduko draga-fabrikatzaile nagusiak bildu zituen nazioarteko lizitazio batean, hain zuzen. Dragak portuko bokalean beteko du bere lana, nagusiki han metatzen eta lekualdatzen baitira hareak; baita barrualdean ere, ibaiko lokatzak pilatzen baitira hor. Murueta ontziola 1943an sortu zen, Gernikako itsasadarrean; ordutik, 200etik gora itsasontzi eraiki ditu. Taldeak hirurogei urte daramatza orotariko ontzi motak diseinatzen eta eraikitzen, eta «munduko lider da atunontzien eta dragen fabrikazioan».

 

Baionako Edmund Foy kaian egin dute zeremonia, eta bataiatzeko eta uretaratzeko euskal kostaldean jarraitu ohi den itsasketa erritual tradizionalari jarraitu diote. Anne Sophie Lapix Donibane Lohitzunen jaiotako telebista-kazetari eta -aurkezle ezaguna izan da amabitxia eta, Lapurdiko nabigatzaileen erretore Mikel Epalzarekin batera, bedeinkazio eta topa erritual ohikoak bete ditu Hondarraren krosko ondoan.

 

 

+ INFO

Réceptionnée officiellement le 25 septembre dernier puis mise en service dès le 28 septembre par la CCI Bayonne Pays Basque, la drague, costruite par le chantier Naval Murueta (Bizkaia)  permettra d’assurer le maintien des profondeurs du Port de Bayonne tout au long de l’année. Elle participera également au confortement des plages d’Anglet en procédant au clapage du sable dragué à l’embouchure.

 

L’investissement de la CCI Bayonne Pays Basque représente un montant de 14 millions d’euros. Cette acquisition est co-financée par la CCI pour un montant de 11,5 millions d’euros et par l’Union Européenne, à hauteur de 2,5 millions d’euros, soit 17,91% du coût total grâce à la mobilisation du Fonds Européen de Développement Régional alloué à l’Aquitaine. e projet est cofinancé par l’Union européenne.  L’Europe s’engage en Aquitaine avec le Fonds européen de développement regional

 

La Chambre de Commerce et d’Industrie de Bayonne Pays Basque, gestionnaire du port, a levé le voile sur la nouvelle drague commandée le 31 janvier aux chantiers basques Astilleros de Murueta. Un navire qui sera réalisé sur mesure afin de tenir compte des contraintes locales. La première réside dans la capacité du bateau à utiliser les infrastructures portuaires et,  notamment, la forme de radoub où seront réalisés ses arrêts techniques. Située sur la zone de Blancpignon, à Anglet, cette cale sèche mesure 94 mètres de long, avec une entrée permettant le passage de navires de 15 mètres de large et 4.3 mètres maximum de tirant d’eau,

 

Au final, la nouvelle drague aura un tirant d’eau de 4.2 mètres pour une longueur de 62.3 mètres et une largeur de 12.8 mètres. Pour répondre aux besoins en dragages d’entretien du port de Bayonne, ce navire mixte mettra en œuvre deux techniques pour aspirer ou extraire les sédiments. Il utilisera une élinde trainante à l’embouchure (fosse de garde/chenal) et dans le chenal intérieur jusqu’au pont Grenet, y compris la zone d’évitage et la zone d’approche de Saint Bernard. Le dragage des souilles des différents quais du port se fera, quant à lui, au moyen d’une benne.

 

Si l’investissement est conséquent, on notera qu’il sera partiellement compensé par l’économie réalisée suite à l’arrêt des campagnes confiées à des prestataires extérieurs (2 millions d’euros par an). L’arrivée de la nouvelle drague, destinée à opérer 200 jours par an, va également générer la création de 10 emplois directs pour l’équipage, auxquels il convient d’ajouter les opérations de maintenance sur site, qui seront assurées par des entreprises locales.

 

Contribuer au maintien du trait de côte

L´arrivée de ce nouveau navire doit, par ailleurs, contribuer à limiter l’érosion du littoral d’Anglet. Naturellement soumis à un déficit sédimentaire, celui-ci subit en effet un recul préoccupant du trait de côte. Cela, malgré la reprise en septembre 2010 des clapages, c'est-à-dire le dépôt du sable dragué, devant les plages. En augmentant le rythme des dragages, et donc des apports devant Anglet, les acteurs locaux espèrent endiguer le recul du trait de côte. « La drague affectée au port de Bayonne permettra d’optimiser les clapages côtiers qui ont repris depuis septembre 2010 et qui représentent une vraie alternative pour maintenir le trait de côte.

 

La présence permanente de ce navire permettra une meilleure adéquation entre les interventions de dragage des sables de l’embouchure et la météo afin d’augmenter les volumes clapés au droit des plages. L’objectif partagé avec nos partenaires, le Conseil régional d’Aquitaine, l’agglomération Côte Basque Adour et la ville d’Anglet, est d’arriver à claper 100% des sables dragués à l’embouchure », explique la CCI. La drague devrait, ainsi, acheminer 400.000 m3 de sable par an afin de ré-engraisser les plages d’Anglet. A cet effet, le navire sera adapté au clapage côtier : d’une grande maniabilité, sa taille lui permettra d’aller au plus près des plages pour y déposer le sable récupéré à l’embouchure de l’Adour

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • André Garreta, Alain Rousset,