Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskadik Nazioen Desfilean parte hartu du lehen aldiz, New Yorkeko Maratoiaren Irekiera Zeremoniaren barnean

2015.eko urriak 31

New Yorkeko maratoi ospetsuan korrika egitera joan diren euskal atletek, kirol proba horren Irekiera Zeremoniako Prade of Nations ezagunean (Nazioen Desfilean) parte hartu zuten atzo arratsaldez (ostiraletik larunbaterako gaua Euskadin), non eta Central Park-en bertan. Desfile horretan, mundu guztiko korrikalariek euren herriak ordezkatzeko aukera izaten dute.

Euskadik nazio gisa hartu du parte desfilean, aurten lehen aldiz eta maratoiaren antolakuntzak gonbidatuta, ikurrinaren atzean desfilatuz. 20 pertsona baino gehiago batu egin ziren desfilean Euskadi-Basque Country kamiseta eta zapi ofizialak jantzita eta beraien ikurrinak airean altxaturik, harmailetatik ehundaka ikusle adoretu egiten zituztela eta Europako beste Nazio batzuen artean hala nola Norbegia, Eskozia, Catalunya edo Suitza.

Korrikalari euskaldunak lagundu zituzten Euskadiren Ordezkaria Estatu Batuetan Ander Caballerok eta bere taldeak. Caballerok adierazi zuenez, “ohorea eta gertaera gogoangarria da Euskadi naziolez munduko lehiaketa garrantzitsuenetako batean eta atleta talde lehiakor eta gogotsu batek ordezkatua ikustea.”

Era berean, igandean kirol proba horretan lasterka izango diren euskal atletek harrera-gosaria izango dute gaur (larunbat goiza New York-en, arratsaldea Euskadin), Euskadiren Estatu Batuetako ordezkaritzak antolatuta, Euskadiko Atletismo Federazioaren laguntzaz. Ehun lagun inguru daude izena emanda New Yorkeko Pennsylvania Hotelean burutuko den hitzordu horretara joateko. Bertan, maratoian korrikalari izango diren beste euskal kirolari batzuk ezagutzeaz gain, aurten propio maratoi honetarako diseinatu den Euskadi-Basque Country kamiseta jasoko dute. Kamiseta hau soinean dutela egingo dituzte euskal korrikalari horiek maratoiaren 42.195 metroak.

Proiektu hau Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak, Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak eta Euskadiko Atletismo Federazioak bigarren urtez egiten duten lankidetzaren emailtza da.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jacquespaysbasq
    2015.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    #Basques à la parade du Marathon de New York - Basques at the @Marathon : https://t.co/FeFB5hkrCk #BasqueCalifornia https://t.co/Iwx33WKUPV

  • @PetraZabalgana
    2015.eko azaroak 01

    Comentario de Twitter:
    The Basque Country marches in the Parade of the Nations at the New York City Marathon2015 Opening Ceremony: Ba... https://t.co/qL8MHjAUm8

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)