Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Hegaluzearen kanpainan ia 5 milioi kilo hegaluze harrapatu dira, pasa den urtean baino askoz gehiago

2015.eko urriak 31
  • 240.000 ale identifikatu dira Eusko Labeleko hegaluze moduan, iaz baino %78 gehiago.
  • Lehen aldiz, arrantzaleak beraiek arduratu dira Eusko Labeleko hegaluzea identifikatzeaz, kalitatea eta jatorria irizpide hartuta.

 

Hegaluzearen aurtengo arrantzaldiak, zeina pasa den uztailean hasi eta laster bukatuko baita, zifra oso positiboak eman ditu harrapaketei dagokienez. Izan ere, 5 milioi kilo hegaluze baino zertxobait gehiago harrapatu dira, 2014ko 2,9 milioiren edo 2013ko 3,6 milioiren aldean. Horrez gain, prezioa nahiko mantendu da, batez beste 3,4 eurokoa baita, hau da, ia pasa den urtekoa bera eta 2013koa baino pixka bat txikiagoa, orduan 3,50 euro izan zen eta.

Arrantzaldi honen berritasunetako bat izan da sektorea bera arduratu dela Eusko Labeleko hegaluzea identifikatzeaz, kalitatea eta jatorria irizpide hartuta. Esperientzia oso positiboa izan da. Guztira, 240.000 ale identifikatu dira Eusko Label etiketarekin, hau da, 2014ko kanpainan baino %78 gehiago identifikatu dira.

Identifikazio jarduera hori oso garrantzitsua da, bereziki sektoreak berak egiten badu; izan ere, artisautzako arrantzaldi honek esfortzua eskatzen du eta, gainera, beste herrialde batzuetatik gero eta eskaintza gehiago dago eta horrek arrantzaldia mehatxatzen du. 

Egoera horren aurrean eta Euskadiko arrantzaleen lana defendatzeko asmoarekin, Eusko Jaurlaritzak azpimarratzen du garrrantzitsua dela hegaluzea merkatuan modu bereizian agertzea. Horregatik, azken urteetan jarraitutako ildoa indartu da, Eusko Label bereizgarriarekin ahalik eta pieza gehien identifikatuta eta sektorea ahalik eta gehien inplikatuta.

Horrela, arrandegietara doazen kontsumitzaileek ziurtasun osoz jakin ahal izango dute erosten ari diren hegaluzea gure arrantzaleek harrapatutakoa dela, hau da, Euskadiko hegaluzea dela eta kalitatekoa. 

Era berean, Eusko Jaurlaritzak, HAZIren bitartez, sustapen ekintzak egin ditu produktua ezagutzera emateko eta hegaluzearen ospea eta salmentak handitzeko Euskadiko arrandegietan, eta herriko jaietan hegaluzea parrillan probatzeko dastaketak eta establezimenduetan eta ekitaldietan hegaluzearen publizitatea areagotzeko. 

 

Eusko Labela: Pieza bakoitzaren jatorria eta kalitatea 

Eusko Labela duen Hegaluzea kalitate handiko arraina da, Euskadiko arrantzontziek banan-banan eta sarerik gabe harrapatutakoa, hau da, arrantza sistema tradizionalez harrapatutakoa: Kanabera (beita bizia) eta xaxian edo kazan. Metodo horiek, arrainaren kalitatea hobetzeaz gain, arrantza tokien iraunkorasuna eta itsasoko baliabideen zaintza bermatzen dute.

Arraina bereizteko, isatsean hautsi ezin den segurtasuneko zigilu zuri bat jartzen zaie Eusko Label sinboloarekin eta beste datu batzuekin, esaterako, berari bakarri dagokion kontrol zenbaki batekin.

Kontrol zenbakiaren bitartez eta webgunean begiratuta, gainera, datu hauek ere ezagutu ditzakezu: arrantzontziaren izena, espeziea, zer portutan deskargatu den, kofradia, noiz deskargatu den, eta non eta zer modalitatetan harrapatu den.

 

Eusko Labela duen Hegaluzeak honako ezaugarri hauek eduki behar ditu:

•Espeziea: “Hegaluzea (Thunnus alalunga) 

•Arrantzontziak: EAEko ontziek harrapatutakoa, artisautzako arrantza metodoekin: Beita bizia eta xaxian edo kazan. 

•Hautaketa zorrotza: Tamaina eta freskotasunari begiratuta, bakarrik piezari hoberenak aukeratu eta identifikatzen dira. 

•Gutxienezko neurri bat izan behar dute: "Hegaluzea" 4 Kg-tik gora, eta 

•Freskotasun kategoria adierazita eduki behar dute: "Apartekoa" eta "A". 

•Portuak: EAEko baimendutako arrantza portuetan jasotzen dira (Hondarribia, Getaria, Bermeo, Ondarroa, Pasaia eta Donostia). 

 

Eusko Labela duen Hegaluzeak bere Erregelamendu Tekniko espezifikoan ezartzen diren baldintzak betetzen ditu. HAZIk eta bere Kontrol Organoak baldintza horiek betetzen direla ikuskatzen dute.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @isakbi
    2015.eko azaroak 01

    Comentario de Twitter:
    La campaña del bonito alcanza unas capturas cercanas a los 5 millones de kilos, muy superiores a las del año pasado https://t.co/WIKrYd6581

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)