Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza batek hezkuntza curriculumean euskara ikasgai gisa duen Euskaditik kanpoko ikastetxe bakarra bisitatu du Argentinan

2015.eko urriak 31
  • «Euskal Echea» ikastetxea 1904an sortu zen eta 1.100 ikasle baino gehiago hezten ditu euskal kulturaren balioetan.

  • Euskal ordezkariek, Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea, Josu Erkoreka, eta Kanpo Harremanetarako Idazkaria, Maria Ángeles Elorza, buru zituztela, munduan zabalik den euskal etxerik zaharrena ere bisitatu dute: Buenos Aireseko «Laurak Bat». 

  • Argentinak 84 euskal etxe ditu erregistraturik eta atzerriko euskal gizataldeen erreferente nagusia da.

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza batek –Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justizia Sailburua, Josu Erkoreka, Kanpo Harremanetarako Idazkaria, Maria Ángeles Elorza, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaria, Asier Vallejo, eta Euskadik Argentina-Mercosuren duen Ordezkaria, Sara Pagola, buru dituela– Argentinan urtero ospatzen den Euskal Astearen itxiera ekitaldietan parte hartuko du asteburu honetan. 

Argentinan euskal gizataldea osatzen duten guztien urteroko topaketa da Euskal Astea; aurtengoa pasa den astelehenean hasi zen Macachínen, Panpan. Hitzordu hori antolatzeko ardura Argentinako euskal etxe garrantzitsuenek hartzen dute, txandaka.

BUENOS AIRES

Macachínera joan baino lehen, Euskadik Argentina-Mercosuren duen bulegoa bisitatzeko baliatu dute Buenos Aireseko egonaldia euskal ordezkariek. Ondoren, 1877an sortutako euskal etxe batera joan dira: «Laurak Bat». Han, euskal etxearen presidentearekin, Arantxa Anituarekin, izan dira, bai eta euskal etxe horretako kide diren zenbait pertsonarekin ere. 

«Laurak Bat» munduan zabalik dagoen euskal etxerik zaharrena da. «Euskalduntasunaren» puntu neuralgiko garrantzitsua da Buenos Airesen. 1940ko eta 1950eko hamarkadetan bizi izan zuen bere loraldia, Buenos Aireseko gaur egungo egoitza inauguratu eta Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz Euskaditik erbestera joan behar izan zuen pertsona kopuru handi bat hartu zuenean. Konbikzio politiko sendoak zituen emigrazio bat izan zen, eta Francoren aurkakoa nabarmenki. Euskal etxearen jarduera guztiak blaitu zituen horrek, eta Hego Amerikako erreferente bihurtu zuen gutxira.

Gaur egun, euskaldunek Buenos Airesen duten ordezkaritasunari eusten diolako nabarmentzen da «Laurak Bat», eta orobat «Buenos Aires Celebra al País Vasco» antolatzen duelako urtero Argentinako hiriburuan.

LLAVALLOL

Gainera, Argentinako lehen egun hauetan, euskal ordezkariak Llavallol-en ere izan dira, han baitago «Euskal Echea» ikastetxearen bi egoitzetako bat. Ehun urtetik gorako hezkuntza erakunde bat da, 1904an sortua; 1.100 ikasle baino gehiago ditu, eta hogei hektarea baino gehiago, Llavalloleko egoitzan soilik.

1950eko hamarkadara arte, euskal gizataldeen ikastetxea izan zen. Gaur egun esentzia horri eusten dio, eta euskal kultura da eskaintzen duen irakaskuntzako zehar-lerroetako bat. Beste kanpoko hizkuntza bat da euskara haien hezkuntza curriculumean, ingelesa eta frantsesa bezala, eta ondorioz, euskara curriculumeko irakasgai duen Euskaditik kanpoko ikastegi bakarra da. Sortu zenetik, Llavalloleko egoitzan zahar-etxe bat ere bada; gazteek eta zaharrek bat egiten dute zentroan, horrela. Lotura horren helburua belaunaldien artean kultura eta balioak transmititzea da.

ARGENTINAKO EUSKAL DIASPORA

XIX. mendearen bigarren erdian eta XX.aren lehen laurdenean, euskaldun olde bat iritsi zen Argentinara, Argentinako Errepublikak garai hartan immigrazioa sustatzeko ezarri zituen politikei esker. Emigrazio hura premia ekonomikoek bultzatua zen. Ondoren, azken emigrazio olde handia Espainiako Gerraren eta frankismoaren lehen urteen testuinguruan izan zen. Belaunaldi hura aurrekoak bezain ugaria izan ez bazen ere, izaera politiko oso markatua zuen, eta oso aktiboa izan zen kultura mailan.

Emigrazio handi horren ondorioz, euskaldunen ondorengo asko daude gaur egun Argentinan.  Zaila da zenbat diren zorrotz zehaztea, baina Argentinan bizi direnen % 10ek euskal abizenen bat dutela kalkulatzen da. Euskal-argentinarrak ondo antolaturiko gizataldea dira: gaur egun, 84 euskal etxe aintzatetsi ditu Eusko Jaurlaritzak Argentinan; hala, kanpoan dagoen euskal gizataldearen erreferente nagusia da herrialdea.

 



12 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @karlos_agirre
    2015.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    Los vascos en Argentina https://t.co/PGYLU57bc5

  • @euskalechea
    2015.eko azaroak 04

    Comentario de Twitter:
    Euskal Echea en Irekia, el sitio web del Gobierno Vasco... https://t.co/4LhBu9QxdF

  • @GiovanaLunatica
    2015.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    Agustin Otamendi, aca estudiaba tu padre https://t.co/SMWyqZ94zc

  • @CarlosBanderaN
    2015.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    Agustin Otamendi, aca estudiaba tu padre https://t.co/NMl595avma

  • @markazenave1
    2015.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    Agustin Otamendi, aca estudiaba tu padre https://t.co/0KDMxfl19J

  • @markazenave1
    2015.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    Maria Teresa Cazenave https://t.co/waaArtJW0D

  • @etxegoyen_irun
    2015.eko urriak 31

    Comentario de Twitter:
    Euskara.. jalgi hadi mundura!
    https://t.co/th1gb6Perh

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko urriak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Este fin de semana , participamos en la clausura de la “Semana Nacional Vasca” q se celebra en Argentina. https://t.co/zKNS

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko urriak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Argentinan urtero ospatzen den Euskal Astearen itxiera ekitaldietan parte hartuko dugu asteburu honetan https://t.co/jC8iSPQ

  • @mangelesky
    2015.eko urriak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Este fin de semana , participamos en la clausura de la “Semana Nacional Vasca” q se celebra en Argentina. https://t.co/zKNS

  • @jerkoreka
    2015.eko urriak 31

    Comentario de Twitter:
    Este fin de semana , participamos en la clausura de la “Semana Nacional Vasca” q se celebra en Argentina. https://t.co/zKNSnDm596 @Gob_eus

  • @jerkoreka
    2015.eko urriak 31

    Comentario de Twitter:
    Argentinan urtero ospatzen den Euskal Astearen itxiera ekitaldietan parte hartuko dugu asteburu honetan https://t.co/jC8iSPQY13 @Gob_eus

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)