Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
qrcode

Eusko Jaurlaritzak-SPRIk txikizkako saltokien online salmenta sustatzen dute

2015-11-01

 

  • SPRIk pertsonalizatutako eta doako aholkularitza eta ezartze zerbitzu bat eskainiko du, Euskadiko txikizkako merkataritzan online salmenta bultzatzeko. 500.000 euro izango dira horretarako.

 

  • Saltokiek, haien ezaugarri eta beharretara egokitutako lau packen artean aukeratu beharko dute.

 Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailak, SPRIren bitartez, txikizkako saltokiari zuzendutako zerbitzu berri bat aurkeztu du aste honetan, online salmenta sustatzeko. Aholkularitza eta Ezarpen zerbitzu tekonologiko bat da, eta online salmentak sustatzea eta bere jarduera meraktaritza elektronikora txertatzea du helburu.

Proposamena saltokien beharretara egokitzen diren lau packez osatzen da. SPRIk saltoki bakoitzak online ingurunean dituen helburuak identifikatuko ditu eta bere beharretara hobeen egokitzen den packa esleituko zaio.

“Ecommerce Ezarpena” packa online presentzia duten saltokiei baina ecommerce-ik ez dutenei zuzenduta dago. Pack honi esker, saltokiek online denda bat martxan jartzea lortuko dute.

“Ecommerce Optimizazioa” deitzen den bigarren packa, Ecommerce-a ezarrita duten saltokiei baina ordainketa sistema, posizionamendua, usabilitatea eta gailu desberdinetako diseinuen egokitzapenaren moduko arlo batean hobekuntza behar dutenei zuzenduta dago.

“Sare sozialetan salmenta” packa perfil sozial nabarmena duten saltokientzat baina Ecommerce sozialaren ezarpena nahi dutenentzat diseinatu da. Salmenta modalitate honek, web plataformetan inbertitu beharrik gabe, online saltzea onartzen du.

Azkenik, “Kanpo webetan salmenta” packa kanpo webetan saltzeko produktu egokiena duten saltokientzat diseinatuta dago. Pack honek abantailak ditu merkataritza elektronikora sartzerako garaian edota gaur egungo merkatu geografikoen zabaltzeko eta merkatu elektronikoak sortzeko, arrisku handirik gabe.

Aurkezpen hau Jon Zaratek, Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun saileko Merkataritza Zuzendariak, garatu du SPRIren laguntzarekin.

Zerbitzuaren aurkezpenaren lemak “Aktibatu zure online salmentak”, saltokiari bere estrategian online salmenta txertatzera gonbidatzen du. Horrela, saltokiak merkataritza elektronikoaren bitartez abantaila ugari izango ditu, besteak beste, Internet bidezko produktu baten salmenta, sare sozialen bidezko salmenta, online plataformen bidezko salmenta eta lehiakortasun nahiz irudian irabaztea.

Ekimenaren Irismena eta Operatiba

Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk kaleko 400 saltoki inguruk zerbitzu honi onura aterako dietela aurreikusten dute.

Ekimen hau Euskadiko saltoki guztietara iristeko lotutako inguruari deialdi formal bat egin zaio, hala nola, Merkataritza Federazioari, Hiriko Merkataritzaren Plataformei, Merkataritza Bazkundeak, garapen lokaleko agentziak eta Euskadiko merkataritza bulego teknikoak. Esandako deialdian, honakoa aurkeztu da: programaren helburuak, packen balio proposamena, parte hartzeko beharrezko baldintzak eta lotutako inguruaren eta bulego teknikoen eskura uzten ditugun komunikazio euskarriak, babes handiena emateko.

“Aktibatu zure online salmentak” lelopeko “Merkataritza elektronikoa” programan izena emateko, SPRIk zerbitzuari buruz informazioa eskaintzeko arreta zerbitzu multikanal bat du: bete beharreko baldintzak, izen emate moduak, aholkulariekin hitzorduak eta zerbitzuaren ezarpen eta jarraipenarekin lotutako beste hainbat xehetasun. Interesa duten pertsonak 943 000850 telefonoaren bitartez edo comercioelectronico@spri.eus helbidearen bitartez informatu daitezke.

Programaren izen ematea datorren asteetan aktibatuko da, www.spri.eus webgunean online eskaera bat beteta, laguntza eta zerbitzuak. Programara atxikitzea ondorengo hilabetetan burutu ahalko da eta zerbitzuaren ezarpena apirilak 30ean bukatuko da, bere lehen fasean.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @Bizkaired
    2015-11-04

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco-SPRI impulsan la venta online en el comercio minorista
    https://t.co/cI0mBz43fY
    #Emprendimiento #pyme #upeuskadi #Ecommerce

  • Argazkia SN Robot
    @gananzia
    2015-11-01

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco-SPRI impulsan la venta online en el comercio minorista https://t.co/UteEzqCqk0

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)