Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XV. Astearen hasieran parte hartu du

2015.eko azaroak 02
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Urkulluk aitortu duenez, Euskadiren «etorkizun ekonomikoa» bultzatzeko, I+Gn inbertitu behar da

Iñigo Urkulluk lehendakariak aitortu duenez, Euskadiren etorkizun ekonomikoa sustatzeko, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren aldeko apustua egin behar da. Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak 2020 urtera arte 11.100 milioi euro inbertitzea aurreikusi du. Hala iragarri du lehendakariak Bilboko Euskalduna Jauregian egiten ari diren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XV. Astearen inaugurazioan.

Eusko Jaurlaritzaren konpromisoaren seinale, I+Gko programen aurrekontuari 14 milioi euro gehitu izana: hau da, % 4 gehiago, 385 milioi euro guztira. Baina, zalantzarik gabe, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Plana onartzea da estrategiaren horren barruan giltzarri. Plan horretan, 2020 urtera arte 11.100 milioi euro inbertituz 40 ikerketa-ildo estrategiko garatzea aurreikusi dute.

Eusko Jaurlaritzak abian jarritako jarduketan, funtsezko oinarri bat da hitzarmen-lana ere, berrikuntzaren arloan erakunde publikoak eta enpresa pribatuak eskutik joan daitezen. Ildo horretan, lehendakariak nabarmendu du RIS3 espezializazio adimendunaren estrategiaren buruan dagoela Euskadi. Energiaren, biozientzien eta fabrikazio aurreratuaren sektoreari bideratutako estrategia bat da, hain zuzen, eta euskal ikerkuntzaren eragile guztiak biltzen dituzten gidaritza-talde batzuk dagoeneko lanean dira horretan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)