Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko jardunaldiei hasiera eman die

2015.eko azaroak 02

Urkulluk Kontzertu Ekonomikoa babesteko pedagogia egitea aldeztu du, eta «asmo-bikaintasuna» eskatu du, Estatuak planteatzen duen fronteari aurre egiteko itunak lortzeko

Lehendakariak, Iñigo Urkulluk, berriz adierazi du gaur Kontzertu Ekonomikoa ez dela pribilegio kontu bat, ezpada administrazio-arteko itun bat, Konstituzio Auzitegiak berak aintzatetsia. Horregatik, Kontzertua babestera deitu du, eta itun hori errespetatzearen aldeko «pedagogia egitera». Orobat, «asmoen bikaintasuna» eskatu du, Estatuak planteatzen duen fronteari aurre egiteko itunak adosteko. Hala baieztatu du Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko jardunaldiei hasiera emateko ekitaldian; gaur eta bihar egingo dira, Euskalduna Jauregian, hain zuzen.

Topagune horretan, iragan urriaren 18an hildako Adrián Celayaren, euskal zuzenbide zibilaren aitaren, oroimenezko jarduera bat egingo dute; horrez gain, joan den ekainean Euskal Zuzenbide Zibila erregulatzeko onartutako Legea aurkeztu eta eztabaidatzeko balioko du jardunaldiak. Lehendakariak berak aitortu duenez, «araudi modernoa da, eta, aldi berean, gure iraganarekin begirunetsua».

Jardunaldiei hasiera emateko hitzaldian, Urkulluk berriz esan du Kontzertu Ekonomikoa ez dela pribilegio bat: aldebakarki hartutako arrisku bat da, solidarioa, eta herritarren ongizaterako eraginkorra. «Eskubide historiko bat da, itundua, Konstituzioak babestua eta Luxenburgon Europako Auzitegiak aintzatetsia»; beraz, hura babesteko pedagogia egin behar da.

Lehendakariak Celaya nabarmendu du ere, «adostasunak ehuntzeko» zuen gaitasuna eta haren «joera bateratzailea» direla-eta; hala, gaur egun, konponbide politikoak eskaini ordez Estatutik aurkako fronte bat agertzen zaigun une honetan, hura erreferentzia gisa hartzearen alde egin du. «Ez da bide zuzena –gaineratu du– elkarri gerturatzea eta hitz egitea, elkarren aintzatespena eta aldebikotasuna, Estatuaren errealitate plurinazionalarekiko begirunea eta itunak adosteko asmo-bikaintasuna eskatzen dituen errealitate politiko baten aurrean».

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)