Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek datorren astelehenean Txorierriko zerbitzua aldatuko du

2015.eko urriak 30

Artxandako tunelaren lanak direla eta, Euskotrenek Lezama eta Lutxana artean azaroaren 2tik aurrera, jende gehien dagoen orduetan, eskaintza handiagotuko du. Horrez gain, Loruri/Ciudad Jardín eta La Ola artean, trenen zirkulazio mozketa dela eta, autobusen ordezko zerbitzua ezarriko da.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren azaroaren 2tik aurrera Txorierriko zerbitzua aldatuko du, Artxandako tunelaren lanak direla eta. Lan horiek Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviaria Vasca (ETS) konpainiak zuzenduko ditu eta Metroko 3. Lineako eraikuntza lanen barruan sartuta daude.
Berrikuntza nagusietariko bat Lezama eta Lutxana artean tren zerbitzua zabaltzea da. Horretarako, maiztasun berria sartuko da 20 minututakoa lanegunetako jende gehien dagoen orduetan. Hain zuzen ere, goizeko 6:00ak eta 10:00ak bitartean, eta 14:00ak eta 20:00ak bitartean, gutxi gorabehera. Eskaintzaren zabalkundea dela eta, era berean Zamudioko geltokiaren eta Teknologia Parkearen arteko autobus lantzadera zerbitzuaren ordutegia aldatuko da, Parketik autobus zirkulazioen kopurua handituz.

Beste alde batetik, Artxandako tunelaren lanak direla eta, Loruri/Ciudad Jardín eta La Ola artean tren zirkulazioa moztu egingo da. Ordezko aukera bezala, Euskotrenek astelehenetik autobusen zerbitzua ezarriko du, egun osoan zehar 60 minutuko maiztasunarekin Loruri-Ciudad Jardinetik eta Loruri/Ciudad Jardinera eta 30 minututakoa Sondikatik La Olara, geraleku bietan jatorria eta helmuga izango duten joan etorriak erraztuz.

Autobusen zerbitzu berri honen geralekuak ondorengo puntuetan kokatuta egongo dira:

• Loruri/Ciudad Jardín: Maurice Ravel kalean bidaiariak utziko ditu (Begiratoki geralekua) eta Maurice Ravel kalean bidaiariak hartuko ditu (Ciudad Jardín geralekua).
• La Ola: Bizkaibuseko geralekuan.
• Sondika: geltokiaren aurrean.

Lanak direla eta ukitutako tartean zerbitzuaren aritzeko era ondorengoa izango da, tren-bus garraio aldaketak burutzean:

- Sondika baino harago bidaiatzen duten pertsonek, Loruri/Ciudad Jardinerantz, Sondikan trenetik autobusera garraio aldaketa egin beharko dute, eta autobusak helmugaraino eramango ditu.

- Kontrako noranzkoan bidaiatzen duten pertsonek, Loruri/Ciudad Jardín eta Sondika Lezamarantz, bidaia autobusean hasiko dute jatorriko geralekutik (Loruri/Ciudad Jardín edo La Ola), eta kasu honetan autobusak helmugaraino eramango ditu, eta ez dute zertan trenera garraio aldaketarik egin behar izango. Sondikatik aurrera, autobusak geldialdia burutuko dute bakarrik erabiltzaileen jaitsiera errazteko.

Beste alde batetik, larunbat gauetako zerbitzu trenak La Olan egingo dute geldialdia.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotreneko 902 543 210 telefono zenbakia dute. Horrez gain, geltokietan eta geralekuetan ere informazioa jaso dezakete eta baita www.euskotren.eus konpainiaren web gunean eta twitterreko @euskotrenejgv esteka ere erabil ditzakete.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Monsa_Andrea
    2015.eko urriak 31

    Comentario de Twitter:
    EuskoTren modifica el servicio del Txorierri y nos enteramos por la prensa #ComunicaciON https://t.co/oDsDWabBUM

  • @LABmetrobilbao
    2015.eko urriak 31

    Comentario de Twitter:
    EuskoTren modifica el servicio del Txorierri y nos enteramos por la prensa #ComunicaciON https://t.co/KZ7NbZuKNd

Komunikabideek behera kargatzeko