Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Asteburu honetan Azpeitia eta Lasao artean lurrunezko trenen ohiko zerbitzuaren 2015eko denboraldia bukatzen da

2015.eko urriak 29

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, datorren asteburuan Azpeitia eta Lasao arteko lurrunezko trenen ohiko zerbitzuaren 2015eko denboraldia bukatuko du. Zerbitzu hau orain arte 13.681 ordainketa bidaiarik erabili dute, horrek esan nahi du, behin kanpaina bukatuta, dagoeneko joan zen urtean izandako kopuruari dagokionez, %16,15eko eskabidean hazkundea egon dela.

2015eko ekitaldia modu honetan Burdinbidearen Euskal Museoko lurrunezko trenen historiako bigarren onena bilakatu da. 2007ko urtea, krisi ekonomikoa hasi baino lehen, bakarrik izan da hobea. Urte horretan bidaiari gehien egon ziren, 14.183, hain zuzen ere.

Azpeitiko Museoa eta Lasao artean denboraldiko azken trenen irteera ordutegia, ondorengoa izango da:
•    Larunbata, urriak 31: 12:30etan eta 18:00etan.
•    Igandea, azaroak 1: 12:00etan eta 13:00ean.

Museoko instalazioen irekiera ordutegia ondorengoa da:
•    Asteartetik ostiralera lanegunetan: 10:00etatik 13:30etara; eta 15:00etatik 18:30etara.
•    Larunbatak: 10:30etatik 14:00etara; eta 16:00etatik 19:30etara.
•    Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 10:30etatik 14:00etara.

Ohiko trenen kanpaina bukatu ondoren, Burdinbidearen Euskal Museoak Eguberrietaraino taldeentzako tren historikoen alokatze zerbitzua izango du. 2014. urteari dagokionez, alokatze zerbitzu horrek ere hazkunde handia izan du, %32,25 hain zuzen ere. Izan ere, 31 kontratazioetatik 2015ean orain arte erregistratutako 41era igaro da.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bilduma hoberenetakoa erakusten du bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko tren-makinak, dieselak eta elektrikoak; automotoreak eta hainbat motatako bagoiak. Horrez gain, makina-erremintari buruzko erakusketa osatuenetakoa ere badu, Urolako Trenbidearen tailer mekanikoaren bidez; XIX. mendearen bukaeratik Trenean erabilitako uniformeen erakusketa; eta Mundu osoko tren alorreko erlojuen bilduma onenetakoa.

Ohikoa den bezala, abenduan, Burdinbidearen Euskal Museoak Konstituzio/Ama Birjina Sortzez Garbiko Zubian zehar lurrunezko trenen zerbitzu bereziak eskainiko ditu (abenduaren 5ean, 6an eta 8an).

Jendearentzako informazioa
•         Burdinbidearen Euskal Museoko helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
•         Informazio telefonoa: 943 15 06 77
•         Faxa: 943 15 07 46
•         Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
•         Webgunea: www.euskotren.eus

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @culturadetren
    2015.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    Este fin de semana, trenes de vapor en el Museo Vasco del Ferrocarril y el Museo del Ferrocarril de Asturias
    https://t.co/03ENnfSPO3

Komunikabideek behera kargatzeko