Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

EHAAk herritarrek eragindako eta gizartearen beharrak erantzuteko proiektuei bideratutako Elkarlan sarien lehen edizioa deialdia argitaratu du

2015.eko urriak 30
  • Osasun, ingurumen, garapen ekonomiko, hezkuntza eta gizarte kohesio arloetako beharrei erantzutea helburu duten hiru proposamen onenak sarituko dira.
  • Saritutako proiektuek 6.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko dute, baita Eusko Jaurlaritzaren aholkularitza teknikoa ere, proposamena hobetzeko.
  • Elkarlan sariak Euskadiko gizarte eragileei bideratuta daude eta eragileok politika publikoetan duten partaidetza sustatzea da azken helburua, gardentasuna eta herritarrei galdetzea bultzatzeko asmoz.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak “Elkarlan, Eusko Jaurlaritzaren balio publikoko kogenerazio proiektuak” sarien deialdia argitaratu du. Sarion helburua honako bost arlo hauetako behar edo gizarte erronkei erantzuteko hiru proposamen onenak aitortzea da: osasuna, ingurumena, garapen ekonomikoa, ikaskuntza eta gizarte kohesioa. Sarion lehendabiziko deialdia da eta gizarte zibileko erakundeei zuzenduta dago: gobernuz kanpoko erakundeak, elkarteak, irabazi asmorik gabeko fundazioak...

Hautagaitzak aurkezteko epea, berriz, hilabete batekoa da, eta elektronikoki egin beharko da honako webgunearen bitartez: www.euskadi.eus. Proposamen guztiek pertsona eta kolektiboen ahalduntze-prozesuak aktibatzeko gaitasuna agertu beharko dute, bai diseinu fasean, bai inplementazio fasean.

Hautatutako hiru egitasmoetako bakoitzak honako sari hau jasoko du:

  • 6.000 euro, gehienez ere, proiektuan azaldutako hobekuntza neurriak indarrean jartzeko.
  • Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzarekin elkarlanean diagnostiko bat eta jarduera-plan bat prestatzea egitasmoa garatzeko.
  • Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzaren aholkularitza proiektua aberasteko prozesuan.
  • Proiektuaren berri ematea informazio eta komunikazio bideetan, egitasmoari jendaurreko aitorpena emateko eta berau sustatzeko.

Elkarlan sarien deialdiarekin Eusko Jaurlaritzak aurrera egiten du gizarte eragileen partaidetza sustatzeko konpromisoan. Era berean, gardentasuna eta herritarrak entzun eta kontsultatzeko nahia ere bultzatzen ditu.

HERRITARREN PARTAIDETZAKO LIBURU ZURIA

Herritarren partaidetzako jardunbide egokiak bultzatzeko asmoa duen sariketa honek, Jaurlaritzak Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria lanean hartutako konpromisoekin bat egiten du, uneotan indarrean jartzen ari direnak. Zehazki, sariketa deituta, Eusko Jaurlaritzak Liburu Zuriko helburuetako bat betetzen du: herritarren partaidetza sustatzen duten formulak garatzea ahalbidetzen duten esperientzia berritzaileak bultatzea.  

Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria 2014an aurkeztu zen EAEko herri-administrazioaren eta herritarren arteko elkarrizketarako, negoziaziorako eta akordiorako mekanismo iraunkorrak sortzeko tresna gisa. Hain zuzen, herritarrek beraiei zuzenean eragiten dieten erabakietan parte hartu ahal izatea da Liburu Zuriaren azken helburua. 

Euskadiko administrazio publiko batek egindako ezaugarri horietako lehendabiziko lana da Liburu Zuria eta askotariko 400 lagun eta 150 erakundek hartu zuten parte berau egiteko lanetan: udalak, aldundiak, desgaitasuna duten pertsonen elkarteak, adineko pertsonak, kultura elkarteak, unibertsitateak, ikastetxeak, gobernuz kanpoko erakundeak, gizarteratze elkarteak...

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @arartekomapak
    2015.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    El BOPV publica hoy la convocatoria de la primera edición de los premios Elkarlan, necesidades sociales https://t.co/TUrWoxHpP4

  • @arartekomapak
    2015.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    EHHAk herritarrek eragindako eta gizartearen beharrak erantzuteko proiektuei bideratutako Elkarlan sarien lehen https://t.co/BWfgpzVHq4

Komunikabideek behera kargatzeko