Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Eusko Jaurlaritzak 20 milioiko laguntza finantzariorako bide garrantzitsu bat jarri du abian, nekazaritzako elikagaien, arrantzaren eta basogintzaren sektorean inbertsioak egiteko proiektuetarako

2015.eko urriak 29
  • Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak eta Ogasun eta Finantza Sailak lankidetza hitzarmen bat izenpetu dute Finantzen Euskal Erakundearekin (FEE) eta hainbat finantza erakunderekin, finantza bide berri bat antolatzeko 

 

  • SENDOTU da programaren izena, eta Euskadiko lehen sektoreko eta elikaigintzako enpresen lehiakortasuna hobetzeko Euskal Jaurlaritzak hartutako estrategiari erantzuten dio 

 

Nekazaritzan, basogintzan, arrantzan, elikagaigintzan eta landa garapenean jarduerak egiteko inbertsio proiektuak aurrera eramaten laguntzeko asmoarekin, hitzarmen bat izenpetu dute, batetik, Kutxabank, Laboral Kutxa, Banco Sabadell, Caja Rural de Navarra, Banco Santander eta La Caixa erakundeek; eta bestetik Finantzen Euskal Erakundeak eta Arantxa Tapia eta Ricardo Gatzagaetxebarria sailburuek gidatzen duten sailek, SENDOTU Programa berria arautzeko.

Finantzaketa bide horrek, zeina 20 milioi euroz hornitu baita, Euskadiko lehen sektoreko eta elikagaigintzako enpresen lehiakortasuna hobetzeko Eusko Jaurlaritzak hartutako estrategiari erantzuten dio, eta aurreikusten du maileguak ematea, sektoreko enpresa txiki eta ertainek eta landa eta itsasbaztertzeko ingurunekoek egiten dituzten inbertsioak finantzatzeko, bai proiektuak hasteko inbertsioak bai proiektuak jarraitzekoak.     

SENDOTU programa kotizatu gabeko enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago, eta planteatzen diren laguntza bideak arriskuaren finantzaketarako zein tasetan hobariak izateko izango dira, haien kostu finantzarioa txikiagoa izan dadin. 

Pertsona fisikoak edo juridikoak izan daitezke eskatzaileak, betiere enpresa txiki eta ertain izaera badute. Baldintza moduan, gutxienez inbertsioen %20 inbertsio pribatua izan beharko da eta arriskuaren finantzaketaren zenbateko osoa ez da 15 milioi euro baino gehiagokoa izango enpresako. 

Laguntzak esleitzeko, bai berme finantzario moduan bai maileguen interesen hobari moduan, ondoz ondoko konkurrentzia prozedura erabiliko da. Horrek esan nahi du esleipena modu ordenatuan egingo dela, betetako eskariak aurkezteko unearen arabera, eta hurrenkera horri jarraituta ezarritakoa betetzen duten eskatzaile guztiei esleituko zaiela, ezarritako fondo guztiak agortu arte.  Eskaerak aurkezteko epea Agindua indarrean sartzen den egunean hasi, eta fondoak agortzen diren egunean bukatuko da. 

 

Arriskuaren finantzaketa

Iragarritako finantzaketa bideak hogei milioi euroko muga izango du erreferentzia gisa, eta diru hori Finantzen Euskal  Erakundeak (FEE) eta finantza erakundeek izenpetuko diren mailegu gisa emango da.

Era berean, Berne Fondo bat eratu da, 3,2 milioi eurokoa, finantzaketa bidearen bermeak estaltzeko. Fondo hori Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargu izango da, eta programan parte hartzen duen finantza erakunde bakoitzak izenpetutako mailegu zorroaren zenbateko osoaren %80 estaliko du, maileguz mailegu. 

 

Kostu finantzarioaren murrizketa

Kostu finantzarioa murrizteko tasen hobari  moduan emango diren laguntzen gehienezko zenbateko bederatzirehun eta laurogeita bi mila eurokoa izango da.

Hobariaren zenbatekoa lankidetza Hitzarmenaren eremuan izenpetutako mailegu eragiketetan aplikagarria den interesaren %1 izan daiteke gehienez. Aurreko kasuan bezala, fondoak agortzen diren unean utziko zaio laguntza hori emateari. 

Laguntza finantzariorako SENDOTU  programaren edozein modalitatez baliatzeko eskaria http://www.euskadi.net. webgunean egongo da eskuragarri. Eskaria Elikagaien Kalitate eta Industrien Zuzendaritzaren titularrari zuzendu beharko zaio, eta Zuzendaritza horren bulegoetan –Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz– edo, bestela, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak bere 38.4 artikuluan aurreikusten dituen lekuetako edozeinean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak ezartzen duena betez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)