Berriak
Eu

Lehendakaria Nafarroako eta Akitaniako presidenteekin bildu da, foru-erkidegoa euroeskualdeko lankidetza-esparruan sartzea aztertzeko

2015.eko urriak 29

Iñigo Urkullu lehendakaria Nafarroako Foru Gobernuko presidente Uxue Barkosekin eta Akitaniako presidente Alain Roussetekin bildu da gaur goizean. Andorran egin dute bilera; izan ere, han daude hiru agintariak, gaur Pirinioetako Lan Elkartearen osoko bilkuran parte hartzeko.

Iragan uztailean Barkos Gobernuan sartu zenetik, Akitaniaren eta Euskadiren arteko euroeskualdeko lankidetza-esparruan sartzeko nahia adierazi du Nafarroako Gobernuak. Foru-erkidegoak dagoeneko parte hartzen zuen agertoki horretan, 2000 urtea baino lehen. Hala, bileran, agerian jarri dute esklusiboki Euskadiko, Akitaniako eta Nafarroako ordezkari politikoez osatutako lantalde bat eratzeko premia, foru-erkidegoaren atxikimenduarekin lotutako kontu guztiei hel diezaien.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)