Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Atzerrian hizkuntza ikastaroak DBH eta Batxilergoko ikasleentzat

2015.eko urriak 28
  • Eusko Jaurlaritzak 533 plaza deitu ditu atzerrian ingeles, frantses edo aleman ikastaroak egiteko.
  • Eskaera-orria betetzeko epea irekita dago azaroaren 11ra arte
  • 2016ko udan izango dira ikastaroak, DBH eta Batxilergoko ikasleentzat. 

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak atzerrian ingelesa, frantsesa edo alemana ikasi nahi duten ikasleentzat 533 egonaldi antolatu ditu, 2016ko udarako, Erresuma Batuan, Irlandan, Frantzian edo Alemanian. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko ikasleentzat dira ikastaroak. Eusko Jaurlaritzak 847.038 euro bideratu ditu ikastaro hauek antolatzeko.

533 plaza horietako bat eskuratu nahi duten ikasleek bete beharreko baldintzak, honako hauek dira: aukeratutako hizkuntzan edo hizkuntzetan gutxienik 6,50 puntuko nota eskuratu izana aurreko ikasturtean, eta gainera, aurreko ikasturteko bataz besteko nota eta hautatutako hizkuntzan jasotako notaren arteko batuketan 15,50 puntu edo gehiago lortu izana. Bestetik, ikasleak eskatzen duen plazari dagokion hizkuntza ikasia izan behar du aurreko bi ikasturteetan. Gainera, ikasleak 2016an gehienez ere 19 urte bete ahal izango ditu.

Plaza bakoitzak, ondorengo gastuak hartzen ditu barnean: joan-etorriko bidaia Euskadiko hiru hiriburuetatik ikasleak egonaldia egingo duen herrialderaino, bidaia-asegurua, hizkuntza-ikastaroaren matrikula eta eskola-materiala, ostatua, mantenua eta ikastaroa emango den zentrorako hiri-garraioa.

Plazen banaketa egiterakoan, kontuan izan dira bai ikaslearen hezkuntza-maila, eta baita familiaren egoera ekonomikoa ere. Ondorioz, honela banatu dira 533 plaza horiek, lau herrialdeetan:

 


Herrialdea eta hizkuntza

1. tartea

2. tartea

Plazak, guztira

DBH

Batx.

DBH

Batx.

1. Ingelesa Irlandan

70

83

20

25

198

2. Ingelesa Erresuma Batuan

88

107

32

38

265

3. Frantsesa Frantzian

30

20

50

4. Alemana Alemanian

10

10

20

Plazak, guztira

388

145

533

 

Plazaren bat egokitu zaien ikasleentzat, ezinbestekoa izango da dagokion ordainketa egitea. Lehen tartean daudenek, 170 euro ordaindu beharko dituzte, eta bigarren tartekoek 680 euro. Lehen tartean sartzen dira aurreko ikasturtean ikasketa-beka jaso zuten ikasleak. Bigarren tartean aldiz, aurreko ikasturtean bekarik jaso ez zutenak.

Eskaerak eta epeak

Plazen eskaera eredu normalizatuan egin beharko da. eta Instantzia betetzeko azken eguna azaroaren 11 izango da. Instantzia bete ondoren, ikasleek azaroaren 12ra arteko epea izango dute instantzia hori ikastetxean aurkezteko (idazkaritza ordutegia amaitu baino lehen).

Instantzia normalizatua esteka honetan aurki daiteke:

http://bit.ly/1Ktahby

Informazio gehiago:

http://bit.ly/1WieS72

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)