Berriak
Eu

Aurten, Gobernuak 3,5 milioi euro bideratuko ditu munduko hainbat gunetara larrialdietarako laguntzak eta laguntza humanitarioa bidaltzeko

2015.eko urriak 29

Laguntzei esker, Siria, Irak, Gaza, Zisjordania, Sahara, Guatemala, Kongoko Errepublika, Afrika Erdiko Errepublika, Nikaragua, Nepal eta Haitiko biztanleei arreta eman ahalko zaie

Eusko Jaurlaritzak 3,5 milioi euro bideratuko ditu aurten, Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziaren bitartez, Euskadiko GGKEek munduko hainbat gunetan egiten dituzten larrialdiko eta laguntza humanitarioko hainbat proiektu finantzatzeko. Azken proiektuak gobernu-kontseiluan onartu ziren, iragan asteartean, eta gaur argitaratuko dira EHAAn.

Zehazki, laguntza humanitarioko 14 proiektu onetsi ziren asteartean: 2,3 milioi euro orotara, Siria, Irak, Gaza, Sahara, Guatemala, Kongoko Errepublika, Afrika Erdiko Errepublika, Nikaragua, Nepal eta Haitiko biztanleei arreta emateko.

Hauek dira proiektuok: 

  • UNICEFen proiektu bat, Nepaleko lurrikararen eraginpeko haurrek edateko moduko ura eta saneamendu segurua izan dezaten. 
  • ACNURen larrialdi-proiektu bat, Irakeko barne-desplazatuen oinarrizko premiak bete ahal izateko. 
  • UNRWA Euskadiren diru-laguntza proiektu bat, Siriako larrialdiak desplazatutako biztanleen biziraupenerako. 
  • Alboan-en proiektu bat, Iparraldeko Kivu-n (Kongoko Errepublika Demokratikoa) desplazatutako pertsonen lanbide-heziketarako. 
  • Oxfam Intermón-en proiektu bat, Roya-n (Nikaragua) elikadura-segurtasuna eman eta bitartekoak berreskuratzeko. 
  • SEADen Lagunen Elkartearen proiektu bat, saharar biztanleen kanpamentuetan elikadura-segurtasuna emateko. 
  • Euskadiko Gurutze Gorriaren proiektu bat, Libanon, Siriako errefuxiatuek eta Saidan hartutakoek zerbitzu mediku-sozialak eskuratu ahal izan ditzaten. 
  • Asamblea de Cooperación por la Paz elkartearen proiektu bat, Zisjordaniako premia hidrikoei eta giza-eskubideen urraketei erantzun humanitarioa emateko. 
  • Ayuda en Accion Fundazioaren proiektu bat, Nepaleko lurrikaren eraginpeko Katmandú-bailarako biztanleei arreta humanitarioa emateko. 
  • Mundubat Fundazioaren proiektu bat, Tindout-eko (Aljeria) saharar errefuxiatuen kanpamentuetan, eskolaurreko talde kalteberenei nutrizio-laguntza bermatzeko. 
  • Nazioarteko Elkartasun elkartearen proiektu bat, Pedernaleseko arroan (Haiti) hondamendien arriskua gutxitzeko. 
  • Coopera Euskadiren proiektu bat, Hegoaldeko Kivun (Kongoko Errepublika Demokratikoa), 68 adingabek Sexu Indarkeriaren Biktimei Arreta emateko programan sartzeko aukera izan dezaten. 
  • Manuel Iradier Elkarte Afrikanistaren proiektu bat, Lusandako biztanleei laguntza humanitarioa bideratzeko: bai bizigaiak bai bestelakoak. 
  • ACNURren proiektu bat, Iraken errefuxiatutako siriar biztanleei arreta emateko.

 **Laguntza-sorta horri, Eusko Jaurlaritzak iragan uztailean onartutakoak gehitu behar zaizkio; orduan 1,2 milioi bideratu zituen, eranskin honetan jaso den moduan:

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)