Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Amaitu da enpresei ingurumena babesteko inbertsioak egiteko diru-laguntzak ematea arautzen duen dekretuaren proiektuari ekarpenak egiteko fasea

2015.eko urriak 28

Dekretu horrek enpresei Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumena babesteko inbertsioak egiteko diru-laguntzak ematea arautuko du, Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduak ezarritako baldintzen eta mugen barruan. Diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte nortasun pribatua duten pertsona fisiko edo juridikoek, baldin eta industriako, merkataritzako edo zerbitzuak emateko jarduerak egiten badituzte, bai eta eratuta dauden elkarteek ere, baldin eta interes orokorreko eta komuneko jarduerak egiten badituzte.

2003ko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluan xedatutakoaren arabera, herritarren partaidetzarako aldia zabaldu zen: informazioa jendaurrean jarri zen, eta interesdun ziren pertsona juridikoen kontsultak jasotzeko aldia zabaldu. 2001eko uztailaren 18ko 27/2001 Legearen 23. artikuluaren arabera, entzunaldi publikoaren izapideari ekin zitzaion, eta proposamen bat jarri zen Irekian, herritarrek beren ekarpenak egin zitzaten.

Jasotako alegazioak eta oharrak aztertu ondoren, behin betiko testua idatzi zen, eta Gobernu Kontseilura bidali, testuaren berri izan eta onar zezaten.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko