Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Kontrolerako osoko bilkura (2015/10/30)

2015.eko urriak 30

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako sailburuek erantzuna eman diete legebiltzarkideek Kontrolerako Osoko Bilkuran eginiko galderei eta interpelazioei.

Galdera, Iker Casanova Alonso EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, trebatzeko ariketak egiteko OTAN erakunde militarrak egin duen euskal lurraldearen erabilpenari buruz

Iñigo Urkullu lehendakariak Euskal Autonomia Erkidegoan maniobra militarrak egin direnik ukatu du. Lehendakariak azaldu du errepidean konboi bat zirkulatu zuela, eta Ertzaintzak dagokion trafiko-zerbitzua eman zuela horretarako. «Ertzaintza polizia integrala da, eta hori aintzat hartuta jokatuko dugu beti, dagozkigun eskumen guztiak betetzen» ziurtatu du.

Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Eusko Jaurlaritzako Komunikazio zuzendariaren dimisioaren ondoren hartu beharreko erantzukizun politikoei buruz.

Iñigo Urkullu lehendakariak ziurtatu duenez, Eusko Jaurlaritzak Publizitatearen Legea bete du. Hala, lehendakariak bere konpromiso etikoa eta gardentasunarekin duen konpromisoa berretsi ditu, eta irmoki ukatu du legez kontrako jarduerarik egin izana.

Urkulluk azaldu du Euskadiko Gobernuak Justiziarekin elkarlanean diharduela, gardentasun eta prestasun handienarekin jardun ere. Orobat, gogorarazi du ezen Komunikazioko zuzendariak –zeinak bere zereginak utzi baititu, aldi baterako, 2016ko otsailaren 1ean hari deklarazioa hartu arte–, honako hauen abala jaso duela: Kode Etikoaren Batzordearena; lege-erreformarena, zehazten baitu goi-karguak ez duela ikerketaren unean dimititu behar, eta epailearen autoarena, argi uzten baitu ez dela kriminalitate-zantzurik kereilapekoaren jokabidean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)