Berriak
Eu

Lehendakaria Andorrako presidentearekin, Antoni Martirekin, bildu da

2015.eko urriak 28

Iñigo Urkullu lehendakariak Andorrako presidentearekin, Antoni Martirekin, bilera bat egin du gaur. Lehendakariak Andorrara bidaian izango dituen ekitaldi ofizialen barruan sartzen da bilera; izan ere, bihar Pirinioetako Lan Elkartearen osoko bilkuran parte hartzeko joan da lehendakaria hara.

Euskadiren eta Andorraren arteko erakunde-harremanak, arruntean, foro horren barruan gertatzen dira; hain zuzen ere, urteetan batera koordinatu dute Kultura Batzordea. Bat etortzea eta begikotasuna izan dira harremanotan nagusi. Andorrako gobernua klusterrak ezartzean jarri du begirada eta, horregatik, Euskadiko klusterrak hobeto ezagutzeko interesa agertu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Antoni Marti, presidente de Andorra