
Monika Hernandok El valor de la autocritica dokumentala aurkeztu du
Karmelo Vivancok zuzendutako dokumentalak, ETA, Brigadas Rojas, IRA edota UVK unionistako kide ohien lekukotasunak biltzen ditu eta gaur goizean aurkeztu dute Monika Hernando, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendariak eta Karmelo Vivancok berak.
Carmen Gisasolaren lekukotasuna da dokumental honen abiapuntua, zeinek ETAn izandako militantziaz geroztik indarkeriarekiko autokritika prozesu luze eta konplexua egin duen
Lehenengo aldia da ZINEXITen, osteguna 29an 19:30ean doan izango den sarrerarekin Bilbon (Azkuna Zentroko Golem Zinemetako 1. aretoa) eta Donostian (Auditorio Aquarium), aldi berean film bat ikusteko aukera izango dena. Donostiari dagokionean, San Telmo Museoan ostiralean eta larunbatean “Los valores de la autocrítica”ri buruzko jardunaldiei lotutako ekimena izango da hau.
+info: www.zinexit.net
Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako ZINEXIT, Elkarbizitzaranzko Zine Erakusketak bere seigarren edizioaren amaiera izango da bihar urriaren 29an “El valor de la autocrítica” dokumentalarenemanaldiarekin, zeinek garai batean talde armatuetan parte hartu zuten lagunen disidentziaren gaia jorratzen duen. Dokumentala gaur goizean aurkeztu dute Monika Hernando, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendariak eta Karmelo Vivanco, filmaren zuzendariak.
Aipatzekoa da ZINEXITek bere programazioa Bilbotik kanpo luzatzen duen lehenengo aldia izatea, Erakusketaren amaierako dokumental hau Bilbon eta Donostian aldi berean proiektatuko baita. Donostiari dagokionean, San Telmo Museoan ostiralean eta larunbatean “Los valores de la autocrítica”ri buruzko jardunaldiei lotutako ekimena izango da hau.Eusko Jaurlaritzak parte hartuko du Globernancek antolatu eta ostiraleko 9:00etan hasiera izango duten jardunaldi hauetan. Jonan Fernandez, Bakea eta Bizikidetzarako Idazkari nagusiaren parte-hartzeak emango dio hasiera jardunaldiari eta, besteak beste, Daniel Innerarity, Gobernanza Democrática Institutuko Zuzendaria; Juan Maria Uriarte, Donostiako Gotzain emeritua; eta Juanjo Álvarez Rubio, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko Katedraduna (UPV-EHU) eta Gobernanza Democrática Institutko Idazkaria izango dira bertan.
Baleuko produkzio-etxearen 63 minutuko “El valor de la autocrítica” dokumentala, Karmelo Vivancok zuzendu du, Hodei Zambrano da errealizazioa egin duena, Zambrano eta Humberto Unzuetaren gidoia dauka eta ekoizpena Idurre Cajaraville eta Zuriñe Álvarezen esku egon da. Carmen Gisasolaren lekukotasuna da dokumentalaren abiapuntua. Honek beste ETAko euskal preso ohi batzuekin batera, joan den mendeko 80ko hamarkadaren amaieraz geroztik, ETAren indarkeriarekiko autokritika eta disidentzia ibilbide luze eta konplexua egin du. Carmenen lekukotasunarekin batera, ETAko Andoni Alza edo Andoni Díaz Urrutia banda armatuarekin izandako kolaborazioarengatik kartzela zigorra jaso zuen KASeko militante ohiaren lekukotasunak biltzen ditu dokumentalak. Egun, libre dauden hiru lagun hauek, ETAko presoen birgizarteratzeko “Vía Nanclares” ezaguna delakoaren barne daude.