Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Galdakao-Usansolo Ospitaleko laborategi berrituak bisitatu ditu

2015.eko urriak 28
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Kudeaketa-sistema berean, laborategiko eremu guztiak biltzen dituen erabateko automatizazio katea daukaten Euskadiko lehenengo laborategiak dira.
  • Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) Analisi Klinikoen Zerbitzuak, urtero, 5,5 milioi proba inguru egin ohi ditu.

Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk, Jon Darpon, Osasun sailburua; Jon Etxeberria, Osakidetzako zuzendari nagusia, eta Jon Guajardo Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearekin batera, Galdakao-Usansolo Ospitaleko laborategi berriak bisitatu ditu gaur goizean. Laborategiok arlo hauek barne hartzen ditu: hematologia, koagulazioa, larrialdiak, biokimika eta serologia. Bertan, ESI horretako zerbitzuaren jarduera osotik %90 inguru bideratzen da.

Euskadin bide-urratzaile ditugu laborategi hauek, eta Iñigo Urkullu lehendakariak, Osakidetzako profesionalen aurrean nabarmendu duen eran: “Osakidetzak euskal gizarteari eskaintzen dion zerbitzua etengabe hobetu nahiaren eredu dira.

Era berean, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak zera gogorarazi du: pertsonekiko konpromisoa egungo Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna dela, eta osasun arloan, teknologia berrien aldeko eta zerbitzu-eskaintza hobetzeko apustua horren erakusle argia direla.

Eraberritutako laborategiok, Kudeaketa-sistema berean, laborategiko eremu guztiak biltzen dituen erabateko automatizazio katea daukaten Euskadiko lehenengoak dira. Horrek proba urgenteen katalogoa zabaltzea ahalbidetu du. Laborategi horrek, urtero, 5,5 milioi probatik gora egin ohi ditu, hau da, egunero 4.500 hodi analizatzea dakar.

Lehendakariak esan duen eran, “laborategiok eraberritzeari esker, analisien emaitzen tarteak laburtuko dira; ekipamenduak optimizatuko; eta guneen birbanaketak, bai profesionalentzat bai pazienteentzat, antolaketa erosoagoa, funtzionalagoa eta eraginkorragoa ahalbidetuko du. Aurrerantzean, laborategi bakarra izango da, eta gune berean egingo dira eskaera eta proba guztiak, teknologia eta ezagutza partekatzen duten profesional balioanizdunen eskutik. Horrez gain, berrantolaketa horrek giza baliabideak eta baliabide materialak optimizatzea dakar, bikoizketak saihesteko balio baitu, aurrezki ekonomiko garrantzitsuarekin”.

Ekimen hori Osakidetzaren Laborategietako Plan Gidatzailearen baitakoa da. Plan horrek agerian utzi zuen diagnosi biologikoaren eskaintza optimizatzeko eta arrazionalizatzeko beharra. Horrela, zerbitzua hobetzeko eta errobotikaren berrikuntzarako apustu eginez, laginen kudeaketarako eta tratamendurako sistema adimenduna ezarri da. Euskadiko ospitale-zentro batean ezartzen den lehenengo katea da, laborategiko arlo guztiak sistema berean integratzen dituena, hain justu (hematologia, koagulazioa, larrialdiak, biokimika eta serologia.

Automatizazio kate berriak, eguneko 24 orduz, errutinazkoak zein urgenteak diren laginak aldi berean tratatzea ahalbidetzen du. Prozesua samurra da. Eskaera behin erregistratuta, pazientea bera, eta atera zaizkion hodi guztiak, argi eta garbi identifikatzen dituen barra-kodea ematen zaie. Ondoren, lagin horiek katean sartzen dira; bertan, eskatutako proben arabera, prestatzen dira, eta askotariko analizatzaileen artean banatzen (hamar guztira).

Gainera, sistema horren abantaila nagusienetakoa hauxe da: larrialdietako laborategia ere barne hartzea; horrela, automatizazioaren onurez ahalik eta gehien baliatzeko aukera dago, eta ordu batetik beherako tartean, eskura izan daitezkeen proba urgenteen kopurua hazten da. Kateak, eskabide-motaren arabera, bide desberdinak ematen ditu. “Bide azkarra” dauka eskabide urgenteetarako, eta errutinazko eskabideen kasuan, normalaren (24 ordutan) eta lehentasunezkoaren (egunean bertan) artean bereizketa egiten du. Bestalde, pazientearen segurtasuna areagotzen du, prozesu analitikoaren etapa guztiak modu integralean kudeatzen dituenez gero, errore-aukerak minimizatzen baititu.

Eskabidea behin amaituta, hodiek beren ibilbidea bukatzen dute, hozkailu adimendunean biltegiratuz; eta, proba gehigarririk eskatzekotan, dagokion analizatzaileari bidaltzen dizkio.

Laburbilduz, Iñigo Urkullu lehendakariak bisitan nabarmendu duenez, eraberritzeak zera dakar: “berrikuntza teknologiko garrantzitsua eta zerbitzuaren hobekuntza. Guneak libre uzteko eta hobetzeko, baita laborategiak modernizatzeko ere, balio izan du, gainera; pazienteentzat eraginkorragoak eta seguruagoak eginez”

Lehendakariak laborategiotan diharduten profesional guztiei zorionak eman dizkie, beren konpromisoagatik eta inplikazioagatik, baita, laborategiak eraberritu bitartean, egindako ahaleginagatik ere.

Zerbitzu horretan emakumezkoak dira nagusi (%90). 61 profesional dauzka guztira: 15 fakultatibo, 43 laborategiko teknikari espezialista eta 3 administrari. Guztien artean, Barrualde eskualdeko erreferentziazko biztanleen (313.000) diagnosi biologikoaren beharrei erantzuten die.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GaldakaokoOsp
    2015.eko urriak 28

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak Galdakao-Usansolo Ospitaleko laborategi berrituak bisitatu ditu https://t.co/dvbYtueIoD

  • @GaldakaoHoy
    2015.eko urriak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @GaldakaokoOsp: El lehendakari visita los renovados laboratorios del Hospital Galdakao-Usansolo https://t.co/ByEYxMqOG4

  • @GaldakaokoOsp
    2015.eko urriak 28

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari visita los renovados laboratorios del Hospital Galdakao-Usansolo https://t.co/ByEYxMqOG4

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jon Guajardo, director gerente Hospital de Galdakao