Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak enpresek ingurumena babesteko inbertsioak egiteko diru-laguntzen emakida arautu du. (2015-10-27(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko urriak 27

Dekretua, enpresei ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak arautzen duena.

LABURPENA

Hainbat diru-laguntza deialdiren urteko idazketaren oinarria izango da: Europako etorkizuneko arauei aldez aurretik egokitzeko, ingurumen-ikerketak egiteko, birziklatzeko inbertsioetarako, lur-eremu kutsatuen saneamendurako, eta ingurumen arloan aholkatzeko zerbitzuetarako.

Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman dio Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren dekretu-proiektuari; hain zuzen, enpresei ingurumenaren babesa hobetzen laguntzeko, diru-laguntzen urteroko deialdi berri bat ezartzeko egin duenari. Honako diru-laguntzen urteroko deialdiaren idazketaren oinarri izango da dekretua: Europako etorkizuneko arauei aldez aurretik egokitzeko diru-laguntzak, ingurumen-ikerketak eta birziklatzeko inbertsioak egiteko, lur-eremu kutsatuen saneamendurako, eta ingurumen arloan aholkatzeko zerbitzuetarako.

2002-2009 urteen arteko deialdiak beste dekretu baten bitartez arautu ziren, harik eta 2010ean Europar Batasunaren araudiari egokitu zitzaizkion arte. Bruselak aldaketak egin ostean, beharrezko zen berriz ere dekretua moldatzea eta haren aplikazio-eremua zabaltzea, diru-laguntzen araubide gehiago sartu ahal izateko, Batzordeak jo duenez ez dute eta barne-merkatuan eraginik.

Dekretu berriak ezartzen duenez, diru-laguntzek eragin sustagarria izan behar dute eta, beraz, eskaera aurkeztu aurretik abiarazitako proiektuak ez dira diruz lagunduko. Bi prozedura ezartzen dira -ohikoa eta erraztua- eta bere horretan utzi dira zenbait kontu: esaterako, emandako diru-laguntza ordain-agindu bakar baten bitartez ordainduko da eta, betiere, baldin eta aldez aurretik justifikatu bada diruz lagundutako inbertsioa benetan zertu dela, eta zenbat kostatu duen.

Diru-laguntzen kategoria guztien barruan, dekretuak barne hartzen ditu Batasuneko arauez harago doazen diru-laguntzak, Batasunaren araurik ezean ingurumen-babesaren maila handitzen dutenean: Batasuneko etorkizuneko arauetara aldez aurretik egokitzeko laguntzak, ingurumen-azterketak egiteko laguntzak, hondakinak birziklatzeko eta berrerabiltzeko inbertsioak egiteko laguntzak, lur-eremu kutsatuak saneatzeko laguntzak -ezin denean kutsaduraren arduraduna identifikatu, edota kutsatzailea ezin denean, legez, lurraren birgaitzea finantzatzeko arduradun gisa hartu, kutsatzen duenak ordaintzen du printzipioari jarraiki-, eta ETEei diru-laguntzak ingurumen arloko aholku-zerbitzuetarako. Era berean, enpresa oso kutsagarriak berriz kokatzeko diru-laguntzak emateko aukera desagertu da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau