Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

UPV/EHUren Luis Ruiz de Aguirre artxiboa Euskadiko Artxibo Historikoari lagatzea. (2015-10-27(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko urriak 27

Erabakia, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetzeko baimena emateko dena, Luis Ruiz de Aguirreren jatorrizko dokumentuak eta hainbat kopia Euskadiko Artxibo Historikoan gordailuan jasotzeko, doan.

LABURPENA

Gobernu kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, UPV/EHU eta Euskadiko Administrazio Orokorraren arteko hitzarmena sinatzea baimendu du. Hitzarmen honen bidez, 1936ko Gerra Zibilari buruzko Luis Ruiz de Aguirreren artxiboko dokumentu originalak eta zenbait kopia lagatzen dizkio Euskal Herriko Unibertsitateak, doan eta gordailu eginkizunerako, Euskadiko Artxibo Historikoari.

Luis Ruiz Aguirreren artxiboko dokumentuak Bilbon egoitza duen Euskadiko Artxibo Historikoan gordeko dira, bertan kontserba daitezen eta historia arloko ikerlari nahiz adituek kontsulta ahal izan ditzaten.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau