Berriak Segurtasuna
Eu

«Kudeaketa Aurreratuko Jardunbide Egokiak» gaiari buruzko jardunaldia, Ertzaintzak aurkeztua, Euskalit-en Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean

2015.eko urriak 26
Gaur arratsaldean egin dute, Bilboko Euskalduna Jauregian, parte hartzeko formatu ireki batekin
 
Ertzaintzak «Kudeaketa Aurreratuko Jardunbide Egokiak» jardunaldia aurkeztu du gaur arratsaldean Bilboko Euskalduna Jauregian; haren bitartez, gaur egun garatzen ari den kudeaketa-jardunbide ugarien bilakaera jendarteratu du Euskadiko polizia-erakundeak. Alderdi hauetan ari dira lanean, hain zuzen: plangintza estrategikoa, lantaldeak eta berrikuntzarako ikuspegia.
 

Saioa erakargarriagoa izan zedin, gaur arratsaldeko bilerak parte hartzeko metodologia erabili du: Enrique Sacanell moderatzaileak Ertzaintzaren eskala guztietako agenteen parte hartzea bultzatu du, eta haiek ekimen desberdinetan lagundu dute. Horrez gain, bileran parte hartu dutenen iritzia haztatu dute, eta jardunaldiaren amaieran ezagutarazi dute parte hartze prozesu horren bitartez lortutako emaitza.

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea sustapen- eta jendarteratze-jarduerak biltzen dituen topagune bat da, eta Kudeaketa Aurreratuari buruzko jardunbide egokiak eta esperientziak trukatzen dira bertan. Urtero egiten da, azaroan, Europako Erkidego osoan. Euskadin, Euskalitek koordinatzen du ekitaldia. Gutxi gorabehera ehun bat ekintza egiten dira: hirurogei bat erakundek hartzen du parte horien antolaketan, eta hiru milatik gora pertsona bertaratzen dira. XXI. Europako astea urriaren 26tik azaroaren 5era egingo da aurten eta Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dira jarduerak, kongresu formatuan egin ere.

Ertzaintza urtero hitzordu garrantzitsu horretara joaten den erakundeetako bat da; izan ere, erakustoki ezin hobea da bere kudeaketa-praktikak erakusteko eta aukera paregabea bere kudeaketa-dinamikak aberastuko dituzten esperientziak eta ikuspuntuak trukatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko