Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak, San Inazio Zorrotzaurrerekin lotuko duen zubia aurkeztu dute

2015.eko urriak 26

Bilbon, 2015eko urriak 26. Gaur goizean, Bilboko Alkatea, Juan Mari Aburto eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua, Angel Toña buru izan diren ekitaldian, San Inazio  Zorrotzaurrerekin lotuko duen zubiaren aurkezpena egin da.

Proiektua, LKS Ingeniaritza enpresako Enrique Elkoroberezibar eta Sergio Saiz bide ingeniariek gauzatu dute.

Zubiak 75 metroko luzera edukiko du, euskarririk gabe ubidean eta bere taulak, guztira, 28 metroko zabalera, jarraiko banaketa honekin:  ibilgailuentzat, bi karril izango duen 6,70 metroko galtzada, 7,00 metro autobusentzat bakarrik izango diren bi karrilentzat, 2,5 metroko bidegorria eta 8,8 metro oinezkoentzako espaloi birentzat, bakoitzak, 4,40 metro izanik.

Burututako diseinua, ubidetik taulapean irten eta zubiaren zentruan 3 metroko altuera izateraino leunki igoten diren bi arku zuri simetrikoetan oinarritzen da. Barandak, securit motako beirakoak izango dira, muntagarik gabe eta bertan jarri eta Itsasadarra begiratzera gonbidatzen zaituen altzairu erdolgaitzeko eskudela izurtuaz errematatuak. Elementu biek, zubia diseinu soilaz eta galantaz hornitzen dute, horrek, arintasun eta gardentasun sentsazioa ekarriz eta ondorioz, zubia hormigoizko estribo sendo biren gainean jarrita dagoen elementu arintzat hartzera eramanez.

Eraikuntzan erabiliko den material nagusia altzairua izango da. Espaloiek  gris koloreko  zur sintetikoko zorua edukiko dute eta bidegorria mikroagromeratu gorrixkaz egina egongo da.

Argiztapen orokorrerako,  12 metro altuerako zutabe bi diseinatu dira, bat  zubiaren alde bakoitzerako. Gainera, arkuetarako, argiztapen berezia aurreikusi da.

Zubia, 500 urteko itzultze aldiari  dagokion Itsasadarraren uriola handiena pasatzen uzteko proiektatuta dago,  eta isurbidea erreztatzeko, gutxienez, 40 metroko zabalerako tartean metro bateko behe-babesa izango du, kanalaren ardatzan zentratua.

Zubia eraikitzeko aurrekontu estimatua, 8 milioi eurokoa da, BEZ kanpo. Eusko Jaurlaritzak finantziatuko du eta lanek, 17 hilabete irautea aurreikusi da.

San Inazio-Zorrotzaurre zubia, Zorrotzaurreko hirigintza birsorkuntza proiektuaren barruan martxan jartzen den bigarrena da. Lehenengoa, Deustu Zorrotzaurrerekin lotzen duen Frank Gehry zubia, joan den irailaren 14an inauguratu zen oinezkoen erabilerarako.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan María Aburto, Bilboko Alkatea