Berriak Kultura
Eu

“Europa edo zoroen ontzia” lanaren antzezpena, Donejakue Bidearen dibulgazio jardueren barruan

2010.eko uztailak 30

Valentziako Unibertsitateko Escena-Erasmus taldeak "Europa edo zoroen ontzia" lana antzeztu du Donostiako Gipuzkoa plazan gaur 21.00etan. Antzezlana Eusko Jaurlaritzak Done Jakue Bidearen gainean antolatutako dibulgazio jardueren barruan aurkitzen da.

Ekitaldi honek SECC eta Donostia 2016-en kolaborazioa izan du. Ekintza hauen bitartez Euskaditik doazen Done Jakue Bideak hiritarren artean ezagutarazi nahi da: Barrualdekoa eta Kostaldekoa.

Donostia, konkretuki, Kostaldeko Bidean aurkitzen da, eta antzezlan honek Bide hau nabarmendu nahi izan du. Kostaldeko ibilbide honetan elkarren ondoan topatuko ditugu Euskadi itsastarra eta landatarra, hirikoa eta landakoa. Euskadi heze osoa dago bide honetan. Ezagunena, eta oraindik ezagutzeke dagoena.

"Europa edo zoroen ontzia" antzezlan ikusgarria da, Europako leku ezberdinetako unibertsitateetako aktoreak parte hartu dutelarik. 200 bat pertsona egon dira antzezlana ikusten eta ondo pasatzen.

Sinopsia: XV. mendeko Veneziako aktore bikote bat Europan handik hona bidaiatzen hasi da, eta hainbat herrialdetan pertsonaia gehiago elkartu zaizkie; itxuraz, guztiak eroak dira. Antzerki‐konpainia bat izan daitekeen taldea osatu dute, eta Santiagorako bideari ekitea erabaki dute. Horretarako, itsasoan bezala lurrean ere bidaiatzen duen ontzi bat eraiki dute. Kide bakoitzak ekarritako jakintzari esker, konpainian hamaika sekretu, historia eta istorio ezagutzen dituzte, bidean jasotako kontakizun eta bizipenekin batera. Ongi bukatzeko, musika eta dantza izaten dira nagusi ikusleekin batera bizitza aldarrikatzen duen ospakizun honetan.
 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Valentziako Unibertsitateko Escena-Erasmus taldea